115. artikulua.- Errepideen, Bideen eta Bizikletentzako Bidegorrien Sistema Orokorrek betetzen edo beteko dituzten esparruak

Komunikazioen Sistema Orokor gisa hartzen dira urbanizaezintzat sailkatutako lurzorutik zehar doazen errepide, pista eta baserri-bide guztiak eta bizikletentzako bidegorriak.

Horiek arautzeko, ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arauemaileari jarraitu beharko zaio; izan ere, Dekretu horrek Gipuzkoako Errepideen eta Bideen Foru Arauaren Testu Bateratua ezarri zuen.

Pistak, auzoetako bideak eta oinezkoentzako ibilbideak arautzeko, berriz, aurrekoaz gain, Ordenantza hauetan ezarritakoari ere jarraituko zaio.

a)Udalerrian dauden Gipuzkoako errepideak eta bideak

Ordenantza hauetan, Foru Arau horren xedapen batzuen erreferentziak jaso dira, Bergaran lehendik dauden edo eraikitzeko aurreikusten diren errepideak eta bideak direla-eta, zuzen-zuzenean udalerriko hiritarrei gehien eragiten dietenak, alegia; eta horrenbestez, era errazagoan ezagutu ahal izango dituzte.

1.- Errepideen eragin-eremuak: Foru Arauak lehendik dauden eta eraiki daitezkeen errepide eta bideek izango dituzten eragin-guneok jasotzen ditu:

  • Herri-jabariko gunea  (Foru Arauaren 8. artikulua):Gunea honakoek eratzen dute: galtzadak betetzen dituen lursailek, lauguneko elementu guztiek (bazterbideak, bermak, arekak, pasealekuak, ezpondak eta lubetak, eustormak eta sostengu hormak, zubi, zubibide eta tunelak, egiturak eta gainerako fabrika obrak) eta, oro har, errepidea dela-eta egindako eraikuntza lan guztiek.
    Errepidearen gainean, azpian eta ezker-eskuin dauden herri jabetzako lurrak ere errepidearen parte dira eta, beraz, bideen herri jabarikoak. Ezker-eskuin, herri jabetzako lurrak zortzi metroko zabalera izango du autobide, autobia eta, oro har, Lehentasunezko Sareko errepideetan (Sare Gorria), eta hiru metroko zabalera, berriz, gainerako errepideetan, beti laugunearen kanpoaldeko marratik neurtzen hasita.
    Errepideen elementu funtzionalak ere bideen herri jabarikoak dira.
    Foru Arauaren 8. artikuluan, 3. puntuko zerrendan dauden errepidearen elementu funtzionalen artean, Bergarako udalerrian honakoak jarri ahal izango dira:

    •  Errepideak artatzeko eta ustiatzeko esparru bakar bat, eta bertan honakoak jarri ahal izango dira: zentro operatiboak, errepidea mantentzeko behar diren ibilgailuetarako garajea, eta esparruko zaintzailearentzatko etxebizitza bat.

    • Errepide-erabiltzaileen zerbitzurako gehienez ere bi esparru. Horietan, zerbitzu-guneak onartu ahal izango dira, eta horietan osagarri gisa kafetegi bana jarri ahal izango da.

    • Aparkaleku eta atsedenlekuetarako esparruak. Horietan ezingo da altxatu inolako eraikuntzarik, ez bada pergola txikiren bat edo erreferentziarako beste elementuren bat, baina betiere elementu irekia izanda.

  • Errepideen babes-guneak (53, 54, 55 eta 56 artikuluak): Errepidearen alde bietan dauden lursail-zerrenda biak. Ondoko zabalera izango dute:

Lehentasunezko eta Oinarrizko Sareetako Autobideak, Autobiak eta Bide Azkarrak (Sare Gorria eta Sare Laranja) 100 m.
Lehentasunezko eta Oinarrizko Sareetako gainontzeko errepideak (Sare Gorria eta Sare Laranja) 50 m.
Eskualde Sareko errepideak (Sare Berdea) 30 m.
Sare Lokaleko errepideak (Sare Horia eta Sare Grisa) 30 m.
Bideak 10 m.

Distantzia horiek errepide- edo bide-laugunearen ertzetik edo kanpoaldeko lerroa abiaburu hartuta neurtuko dira.

2.- Eraikuntza orokorretarako baldintza bereziak  (57. artikulua): Debekatuta dago ezer eraikitzea errepideetako laugunearen ertzetik edo kanpoko marratik kontatzen hasi eta 8 metro baino gutxiagora, edo bideetakotik 3 metro baino gutxiagora. Horretaz gain, errepideetako galtzadaren ertzeraino edo kanpoaldeko lerroraino, honako gutxieneko distantzia egon beharko da:

 
Lehentasunezko eta Oinarrizko Sareetako Autobideak, Autobiak eta Bide Azkarrak (Sare Gorria eta Sare Laranja) 50 m.
Lehentasunezko eta Oinarrizko Sareetako gainontzeko errepideak (Sare Gorria eta Sare Laranja) 25 m.
Eskualde Sareko errepideak (Sare Berdea) 18 m.

Sare Lokaleko errepideak (Sare Horia)

18 m.

Sare Lokaleko errepideak (Sare Grisa)

12 m.

Gutxieneko distantzia horiek betiere lurzoru urbanizaezinean aplikatu beharko dira.

3.-Errepideen eta bideen babes-guneetan arautu beharreko beste jarduketak: Foru Arau horrek beste jarduketa batzuetarako bete behar diren baldintzak ere jasotzen ditu. Horrenbestez, ordenantza hauetan jarduketok eta zein artikulutan arautzen diren jaso ditugu; hona hemen:

 
Sarbide berriak 43 eta 44. artikuluak.
Finkak ixtea 60. artikulua.
Eraikuntzak 62. artikulua
Berotegiak eta eraikin ez-finkoak 64. artikulua.
Lu-mugimendua 65. artikulua.
Landaketak 66. artikulua.

4.-Errepide berriak ezartzeko erreserba-guneak: 1998ko ekainaren Euskadiko Errepideen 2. Plan Orokorraren Aurrerakinak Bergarako udalerrirako, 1999-2010 aldirako aurreikusten zituen asmoak edo burututa daude edo burutzeko zein proiektatzeko bidean. Foru Aldundiko Bide-Azpiegituretako Departamentuko Kudeaketa eta Plangintzako Zuzendaritza Orokorrak lurzoru-erreserba bat egitea eskatu zuen, Beasain-Durango korridorearen GI-632 tartearen baitan Bergarako Ekialdeko Saihesbidea izenekoa bikoiztu ahal izateko, eta horrexegatik soil-soilik jaso da erreserba. Horretaz aparte, ez da mugarritu beste errepide berririk egiteko lurzoru-erreserbarik.

Dokumentazio grafikoan jasotzen dira lehendik dauden errepideak eta horien babes-guneak.

5-Herri-jabariko esparruaren barruan onar daitezkeen eraikuntzak: Honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Eraikiko diren bolumenak, beharrak asetzeko lain izanda, gutxienekoak izan beharko dira. Eraikin guztiak solairu bakar batean garatuko dira. Hala ere, egin daitekeen etxebizitza bat eta jarduerari lotutako bulegoren bat egokitu ahal izango dira errepidea artatzeko eta ustiatzeko eremuaren barruan, lehenengo solairu batean, baina betiere eraikin nagusiaren lerro inguratzailearen barruan sartuta. Eraikinaren edozein gorputz edo elementuk ezingo du gainditu 7,00 metroko gehieneko altuera. Altuera horren gainetik, jardueraren osagarri izango diren instalazioen elementuak baino ezingo dira jarri, hala nola, antenak, tximistorratz batzuk, etab.
  • Eremu horiek baimendu baino lehen, Udalak errekerituta, ingurumen-eraginaren ebaluazio-azterketa bat aurkeztu beharko da, eta bertan, aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak jaso beharko dira.

b) Udal mailako pistak eta auzo-bideak:

Bide horiek eraiki edo hobetzerakoan, honako baldintzak errespetatu beharko dria:

  • Ezingo da bide edo pista berri bat eraiki baldin eta joan nahi den tokira joateko beste auzo-bide edo pista bat badago 200 metro baino gerturago, eta bide horrekin bat egiteko modua badago.
  • Bide edo pista horietakoren baten ertzetan egin nahi diren eustorma edo partzela-itxitura guztiak, gutxienez, bide-ardatzetik 2,50 metrora kokatu beharko dira; horrela, etorkizunean, bideak 5,00 metroko zabalera izan ahalko du. Bideak aurretik zuen ertzetik gero izango duen ertzera bitartean gelditzen diren lurrak Bergarako Udalari emango zaizkio doako lagapenez.

Eraikitze-lanei buruz, berriz, honako baldintzak errespetatu beharko dira:

  • Beharrezko ezpondak zapal samarrak izan beharko dira, eustormak eraiki beharrik ez izateko lain.
  • Egin beharreko ezponda eta betelanetan belarra ereingo da, inguruko lursailekin berdintzeko asmoz.
  • Eustormak eraikitzea behar-beharrezkoa balitz, harlangaitzez eraiki beharko lirateke. Inolaz ere ez da onartuko hormigoizko hormak agerian uzterik. Harrizko gabioizko hormak landare igokariekin estali beharko dira.
  • Bide edo pista baten trazatua aldatu eta horren tarteren bat erabilerarik gabe geldituko balitz, bidezorua altxatu egingo da, lur begetaleko geruza jarriko zaio berriz, eta belarra ereingo da edo landu egingo da, inguruko lursailen antzera.

c)Bizikletentzako bidegorriak eta oinezkoentzako pasealekuak:

Komunikazioen Sistema Orokor gisa hartzen dira urbanizaezintzat sailkatutako lurzorutik zehar doazen errepide, pista eta baserri-bide guztiak eta bizikletentzako bidegorriak.

Horiek arautzeko, ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arauemaileari jarraitu beharko zaio; izan ere, Dekretu horrek Gipuzkoako Errepideen eta Bideen Foru Arauaren Testu Bateratua onartzen du.

Pistak, auzoetako bideak eta oinezkoentzako ibilbideak arautzeko, aurrekoaz gain, Ordenantza hauetan ezarritakoari ere jarraituko zaio.

Horrelako bideak Maltzaga-Zumarraga zein Maltzaga-Gasteiz trenbide zaharretako lauguneen gaineko lursailetan kokatzea aurreikusten da.

Proiektu-fasean dago, halaber, Foru Aldundiak sustatuta, Bergara eta Antzuola arteko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea. Bide horrek, hein handi batean, aspaldiko bideen trazatua aprobetxatzen du.

Hobetze- eta egokitze-lanetan ere, aurreko puntuan jaso diren baldintzak aplikatu beharko dira.

Atseden-gune txiki batzuk egokitu ahal izango dira, aulkiez eta umeentzako jolasetarako hiri-altzariez hornituak. Atseden-gune horietan erreferentziako elementu batzuk eraiki ahal izango dira, pergolak edo kioskoak bezalakoak. Gehienez ere 10,00 metro koadroko azalera —oinplano-okupaziokoa— bete ahal izango dute; ezingo dute izan 3,00 metrotik gorako altuerarik; eta landa-inguruko ohiko materialez eraiki beharko dira.

Goiko geltoki zaharra deitzen den tokian sortuko den gunean, zentral zaharraren eraikina birgaitu ahal izango da, aisialdi- eta atseden-jarduerari lotuta, komunitate-ekipamendu gisa erabiltzeko. Ekipamendu honen ustiaketa pribatua izan ahalko da, administrazio-kontsezioaren bitartez esleituta.

Eraikina birgaitzerakoan, oinarrian, kanpotik gaur egun duen itxura mantendu beharko da.

Bertan dauden gainontzeko eraikinak bota egin beharko dira.

116. artikulua.- Trenbide-Sareko Sistema Orokorrek betetzen edo beteko dituzten esparruak:

Bergarako udalerrian, gaur egun ez dago Trenbide-Sarerik; horrenbestez, aplikatu beharko den Araubide Juridikoa sare berriari dagokiona izan beharko da (Lurraldearen Arloko Planaren 12. artikulua).

Birtualtasuna eta irismena izeneko 16. artikuluak honakoa ezartzen du:

EAEko Tranbide-Sarea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plan honen helburuetako bat honakoa da: lehendik dagoen Trenbide-Sareari dagokionez nahiz honezkero zehaztuta dagoen Sare Berriaren trazatuari dagokionez, Trenbide-Erabilerako Komunikazioen Sistema Orokorra eratzen duena definitzea. Eta horretarako, kalifikazio horri dagokion guztia hartuta, —duen sailkapena kontuan izan gabe, ezta, idazteko zein baloratzeko orduan, duen adskripzioa ere kontuan hartu gabe— hirigintza-antolamenduko tresna guztiak estekatuko dira.

a) Definizioa: Behin azpiegitura exekutatu ondoren, Trenbide-Erabilerarako Komunikazioen Sistema Orokorra honako hauek eratuko dute: alde batetik, bai trenbideko lauguneak, bai bere elementu funtzionalek, bai era egokian ustiatzeko atxikita dituen instalazioek, horiek guztiek betetzen dituzten lursailek, eta beste alde batetik, zortzi metroko zabalera izango duen lur-zerrenda bat lurzoru urbanizagarrian eta urbanizaezinean, eta bost metrokoa, berriz, hiri-lurzoruan. Lurraldearen Arloko Planean zehazten dira nolako zabalerak izan behar diren honako kasuetan: zubi, tunel, bide-zubi eta antzeko egitura eta obretan.

Tranbien trazatu berrien kasuan —Bergaran gertatzen den bezala—, sistema orokor hori trenbide-plataformak besterik ez du osatzen. Trenbide-plataforma zer den definitzeko, zabalera aldagarria duen lur-zerrenda bat da; tranbia-erabilera duten kaleetako galtzadetan, zerrenda hori mugarritzeko honakoak erabil daitezke: bi lerro eten ala etengabeak (plataformaren erabilera nolakoa den, esklusiboa ala partekatua), edo galtzadan sartutako ala galtzadatik gailendutako zintarriak, edo lorategien mugak; “bide berdeak” deitutakoen kasuan, berriz, zintarriekin mugarrituko da.

Arlo teknikoko zehaztapenak Lurraldearen Arloko Planaren 19. artikuluan jasotzen dira.

Bertan jasotakoaren arabera, lauguneko kanpoko ertza hau da: lur naturalaren eta lubetaren ezpondaren oinarriaren ala eustormetako oinarriaren arteko elkargunea. Lubeta izan beharrean, lubakiaren nahiz lurrerauzketaren koroa-lerroa izan daiteke.

b)Trenbidearen ondoko eremuen definizioa eta babes-araudia:

Lurraldearen Arloko Planak, 21. artikuluan, bai babes-araudia bai lurzorua erabiltzeko eta bertan eraikitzeko baldintzak zehaztu nahian, trenbide ondoko lurretan hiru lur-zerrenda bereizten dira, lauguneko kanpoko ertzetik hasita:

herri-jabariko eremua, zortasun-eremua eta eragin-eremua.

22, 23 eta 24. artikuluek zehazten dituzte eremu bakoitza eta horien babes-araudia.

Lurraldearen Arloko Planak, BIGARREN KAPITULUAn, erabiltzeko eta eraikitzeko araudia zehazten du, eta baita aurreikusitako trenbide-azpiegitura berriei buruzko —tranbiei buruzkoak barne— debekuak, mugak eta aldi baterako okupazioak ere.

Hirigintza