Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburua Bergaran Euskara Normalizatzeko beharrezko planak eta egitasmoak diseinatzea eta garatzea da. Eginkizun horretan, bi jardungune nagusi ditu: alde batetik, Udala bera eta, bestetik, gizarteko gainontzeko esparruak.
Zerbitzuak:
- Aholkularitza edo laguntza teknikoa. Euskararekin lotutako edozein gairen inguruan: euskara ikasteko edo erabiltzeko aukeren gainean, izen-abizenak euskal grafiaz jartzeaz, leku-izenen idazkeraz, teknologia berrietan dauden aukerez…
- Zuzenketa edo itzulpena. Euskarazko testuak zuzentzea edo gaztelaniatik euskarara itzultzea. Baldintza batzuk bete behar dira.
- Dirulaguntzak. Euskara ikasteko, UEUko ikastaroetan edo Idazle Eskolan parte hartzeko...
- Euskararen egoerari buruzko informazioa.
- Ereduzko materialak. Euskarazko produktuen katalogoak, jolas eta kanten DVDak…
Helbidea:
San Martin Agirre plaza 1, 1. solairua
Tel.: 943 779 100 + luz.: 1250010 + luz.: 1250
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era.
Arduradun teknikoa:
Estepan Plazaola