Larramendi industrialdeko H lur zatiaren xehetasun azterlana jendaurrean
Hementxe dokumentua.
Alkateak 2021eko irailaren 23an emandako Dekretu baten bidez hurrengo erabakia hartu du:
- Larramendi industrialdeko H lurzatiaren Xehetasun Azterlanaren dokumentuari hasierako onarpena ematea.
- Hasierako onarpena emandako Xehetasun Azterlana nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan jendaurrean jarriko da 20 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen denetik kontatzen hasita. Halaber, Lurralde Historikoan hedadura gehien duen egunkari batean ere argitaratuko da onarpenaren iragarkia.
Informazio gisa soil-soilik, Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da (www.bergara.eus). Jendaurreko erakustaldi horretan, hasierako onespen-dokumentua eta dagokion administrazio-espedientea Bergarako Udaleko Bulego Teknikoan (2. solairua) aztertu ahal izango dira, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izateko.
- Erabakia jakinaraztea “Tinko Ingeniaritza SLU” enpresako Ion Arratibel Uranga jaunari, "Greene Waste To Energy SL" enpresaren izenean.
Bergaran, 2021eko irailaren 24an.
Hementxe GAOko iragarkia.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
mod.punt_est._detalle_parcelas_d-e-f_y_g_larramendi_marzo_2021.pdf | 3.12 MB |
larramendixehetasun-azterlanahpartzela.pdf | 2.61 MB |
hirigintza_larramendi.pdf | 83.51 KB |