Herritarren kultur bizitza hobetzeko beharrezkoak diren zerbitzu publiko guztiak eskaintzea du helburu Kultur Zerbitzuak. Telefonoz, telematikoki zein aurrez aurre herritarrek herriko kultura eta jaien arloko aktibitate eta zerbitzuen inguruan dituzten kontsultak erantzutea. Kultur ekintzak eta zerbitzuak sustatu eta jaien antolaketan lagundu eta bultzatzea.
Zerbitzuak:
- Seminarixoa aretoan, kalean zein beste udal azpiegituretan kultur ekitaldiak programatu, zuzendu eta antolatu.
- Antolatutako kultura jarduerei zabalpena eman.
- Ospakizunak antolatu eta koordinatu: Errege bezpera, aratusteak, Erramu zapatua, Pentekoste jaiak, San Martzial jaiak, San Martin jaiak eta Olentzero eta Mari Domingi.
- Auzoetako jaiak bideratu.
- Udaleko kultur ekipamendua kudeatu.
- Kultur agenda koordinatu, baliabide eta azpiegiturak eskainiz.
- Aroztegi aretoko erakusketak kudeatu.
- Herriko talde eta elkarteekin lan egin: ekitaldiak koordinatu, beren jarduera diruz lagundu eta azpiegitura zein bestelako premiei erantzun.
Instalazioak, zerbitzuak eta publikoarekiko arreta
kultura@bergara.eus edo 943 779 100 Luzapena: 1080
Kultura zerbitzua
astelehenetik ostiralera 8:30-13:30
Aroztegi aretoa
Barrenkale 7, 20570 Bergara
Zabalotegi aretoa
Zabalotegi 13, 20570 Bergara
Seminarixoa
San Martin plaza, 20570 Bergara
Helbidea:
Bergarako Udala
Kultura zerbitzua
Errekalde jauregia (Laboratorium) 2. solairua
Juan Irazabal Pasealekua, 1, 20570 Bergara, Gipuzkoa
Kultura zerbitzua
Errekalde jauregia (Laboratorium) 2. solairua
Juan Irazabal Pasealekua, 1, 20570 Bergara, Gipuzkoa
Tel.: 943 779 100 + luz.: 1080 010 + luz.: 1080
Fax: 943 779163
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 09:00-21:00