Bergara Euskal Autonomia Erkidegoko erdialdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean, hain zuzen ere, eta Debagoieneko eskualdean. Bere kokagunea estrategikoa da, bertan gurutzatzen baitira Eibar-Gasteiz autopista eta Beasain-Durango autobidea. Hau horrela izanik, Bilbo, Donostia eta Gasteiz oso gertu gelditzen dira. Mendiz ingururatutako Bergara, herri industriala da eta baita zerbitzu hiria ere. Honek ez du esan nahi ordea, bere historia oparo eta garrantzitsuaren arrastorik gorde ez duenik: aitzitik Bergarak gune historiko handia eta ikusgarria du, etxe bikain eta dorre ederrez osatutakoa.

Bergara kokapen mapa

 

Erliebeari dagokionez, Gipuzkoako egitura ipar-mendebaldetik hego-ekialdera doazen toles edo mendilerroz eratuta dago (oligozeno garaian gertatu zen tolesduraren ondorioz); Kantauri itsasora doazen ibaiek, ordea, egitura hauek higatzea lortu dute puntu batzuetan, ipar-hego norabideko ibai arroak sortaraziz. Hau guztiaren ondorioz erliebea edo topografía bortitz samarrak dira, malda handiekin, eta oso urriak dira zabalune lauak. Gehienetan hiri guneek eta industri eremuek bereganatu dituzte lautadok.

Hiria asko hazi da azken hamarkadetan, industriaren eraginez batik bat; hedapen honetarako ibai arroak eta bailararen zabaluneak aprobetxatu dira eta honela nekazaritzarako lur onenak betiko galdu dira.

Eskualdeko herrien arteko distantzia (km-tan)
Oñati
Gatzaga 22'5
Eskoriatza 5 17'5
Elgeta 18'5 23'5 19
Bergara 8 16'5 21'5 11
Arrasate 9 11 7'5 12'5 14
Aretxabaleta 4 13 15 3'5 8'5 17'5
Antzuola 16 12 3 11 19'5 24'5 14