44. areako 2 eta 3 lur zatien xehetasun azterketa

Hementxe dokumentua.

 

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko iragarkia

 

Alkateak 2022ko martxoaren 24an emandako Dekretu baten bidez hurrengo erabakia hartu du:

1) “Soraluce S.Coop” enpresak aurkeztutako A-44 Areako 2 eta 3 partzelen inguruko Xehetasun Azterlanaren dokumentuari hasierako onarpena ematea.

2) Hasierako onarpena emandako Xehetasun Azterlana nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan jendaurrean jarriko da 20 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia
argitaratzen denetik kontatzen hasita. Halaber, Lurralde Historikoan hedadura gehien duen egunkari batean ere argitaratuko da onarpenaren iragarkia.
Informazio gisa soil-soilik, Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da (www.bergara.eus). Jendaurreko erakustaldi horretan, hasierako onespen-dokumentua eta
dagokion administrazio-espedientea Bergarako Udaleko Bulego Teknikoan (2. solairua) aztertu ahal izango dira, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izateko.

3) Hasierako onarpena jaso duen Hiri Antolamenduko A-44 areako 2 eta 3 partzelen inguruko Xehetasun Azterlana Uraren Euskal Agentziara bidaltzea, dagokion txostena eman dezan.
4) Erabakia jakinaraztea “Soraluce S.Coop” enpresari.

 

Bergaran, 2022ko martxoaren 24an
 

Hauxe iragarkia.

EranskinaTamaina
PDF icon soraluce_a-44_xehetasun_azterlana.pdf19.95 MB
PDF icon 3917_001.pdf92.77 KB