105. artikulua.- Ingurumen-hobekuntzaren beharra duten eremuen zerrenda:
Lurraldearen Zatiko Planak, LURRALDEAREN KATEGORIZAZIOA atalean, hauek jasotzen ditu Bergarako lurretan Hobetzeko eta Leheneratzeko Eremu gisa: zabortegitarako erabiltzeagatik ingurune fisikoaren hasierako egoera aldatua duten eremuak.
Eremu horien artean, honakoak daude:
-
Labegaraietako zabortegi-eremua.
-
Epeleko zabortegi-eremua.
Ibai- eta Erreka-Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren arabera leheneratzeko beharra duten ibai-bazterrak ere, kategoria honen barruan sartu dira.
-
Deba ibaiko 36. eremua: Ibai-ertzean dagoen txatartegiari dagokio.
-
Angiozarko 1. eremua: Labegaraietako zabortegiaren goialdeari dagokio.
106. artikulua: Ingurumen-Hobekuntzarako lurzoru urbanizaezinean aplikatu beharreko araudia:
Honakoa da irizpide orokorra: gune hauek bilakatu araztea, gaur egungo egoeratik beste egoera ekologiko garatuago batzuetara bideratzeko. Jarduerei buruz, honako mugak ezartzen zaizkie:
- Jarduera sustatuak: Ekosistemaren birsorkuntza eta kontserbazioa sustatuko dira. Baso-jarduerak sustatuko dira, baina xehetasun batzuekin.
- Jarduera onargarriak: Onargarria da, inongo mugarik gabe, atseden estentsiboa. Honakoak, berriz, onargarritzat jo ahal izango dira, betiere garapen-plangintzak ezartzen duenaren arabera: atseden intentsiboa, ehiza- eta arrantza-jarduerak, abeltzaintza, garraio-bideak, airetiko argindar-lineak, lurrazpiko lineak, B motako izaera ez-lineala duten zerbitzuetako instalazio teknikoak, hondakin solidoetarako hondakindegi zein zabortegiak, eta Erabilera Publikoko eta Interes Sozialeko eraikinak.
- Jarduera debekatuak: Debekatuta gelditzen dira Irizpide Orokorrarekin bateragarri ez diren jarduerak eta, zehazki, berariazko nekazaritza-jarduerak, berotegiak, nekazaritza-industriak, A motako izaera ez-lineala duten zerbitzuetako instalazio teknikoak, eta bizitegiko eraikuntza-erabilera guztiak —ustiapen bati atxikita egonda edo ez—, salbu Erabilera Publikoko eta Interes Sozialeko eraikinak. Debekatuta gelditzen dira, era berean, edozein motatako bizitegi-hazkundeak.