Aranerreka auzoko baserrietara sare publikotik ur hornidura eramatea. Lanak Eusko Jaurlaritzako (EREIN programako) diru-laguntzarekin burutu dira.

Lizitazio publikoa burutu ondoren, Alkateak 2025eko ekainaren 25ean emandako dekretu baten bidez erabaki zuen Aranerreka auzoko baserrietara sare publikoko ur hornidura eramateko lanak “Excavaciones y Transportes Orsa SL” enpresari 463.305,11 eurotan -BEZ barne- adjudikatzea.
 
Juan Jose Lopez Azurmendi nekazal ingenieriaren zuzendaritzapean burututako lanak 2025. urtearen amaiera aurretik bukatu eta 462.962,29 eurotan -BEZ barne- kitatu dira.
 

Boluko bidegorria itxita egongo da hainbat egunetan ohiko garbitze-lanak egiteko

Datorren astelehenetik hasita, apirilak 17, eta hamabost egunetan Bolua auzoko bidegorriaren zati bat itxita egongo da.

Ohiko mantenu lanak egin behar dira bertako maldan eta ezpondan. Zehazki bertan dagoen sarearen garbiketa lanak egingo ditu Zubieder enpresak. Lan horiek egiten diren bitartean, esan bezala, eremu horretako bidegorria itxita egongo da.

Barkatu eragozpenak.

Orriak