Arazo teknikoak Udaleko telefonoko zenbakiarekin

Arazo teknikoak direla eta, une honetan Bergarako Udala-ren arreta telefono zenbakiek ezin dituzte deiak jaso. Arazoa ahalik eta azkarren konpontzeko lanean ari gara.

Bitartean, herritarrek honako bide hauek erabil ditzakete udalarekin harremanetan jartzeko:

- Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuta
- Udalaren posta elektronikoaren bidez
- Egoitza elektronikoaren bidez

Urgentziazko arreta behar izanez gero, deitu SOS Deiak-era edo Ertzaintzara

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko ulermenagatik.

Garbigune ibiltariaren kokapen aldaketa San Martin plazako obrak direla eta

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, San Martin Plazan egiten ari diren obrak direla eta, bertan jarri ohi den garbigune ibiltaria aurrerantzean Katabiako plazan kokatuko da (Oxirondoko Azokaren ondoko plazan).

Kokapen aldaketa izan arren, eguna eta ordutegia bere horretan mantenduko dira:
• Asteartetan
• 10:00etatik 21:00etara

Bergarako euskarari buruzko ikerketa sustatzeko beka deialdia argitaratu du Udalak

Bergarako Udalak Maria Oianguren ikerketa sarien oinarriak argitaratu ditu, Bergarako euskarari buruzko ikerketa-proiektuak sustatzeko helburuarekin. Deialdi honen bidez, bereziki ikertzaile gazteak eta unibertsitateko ikasketetan ibilbide akademiko luzeagoa egin dezaketen ikerlariak animatu nahi dira herriko euskarari buruzko azterketak egitera.

Sariak 3.000 euroko dirulaguntza izango du, eta bi urtean behin egiten den ekimen honen bidez Bergarako euskararen inguruko ezagutza sakontzea eta zabaltzea sustatu nahi da.

Maddi Martin Olaskoagak egindako kartelak iragarriko ditu 2026ko Pentekosteak

Herritarren bozka gehien jaso duen kartela "Bergara Alai" izan da. Baina herritaren bozka eta batzordekieena guztira batuta “BERGARA GARA” kartela izan da irabazlea.

Epaimahaia apirilaren 29an bildu zen eta bertan parte hartu zuten epaimahaikideak ondorengoak izan ziren:

Ezagutu ezazu Pentekosteetako egitaraua

Bergarako Udalak aurkeztu du 2026ko Pentekoste jaietarako egitaraua, maiatzaren 22tik 26ra bitartean ospatuko dena. Aurten ere, herriko kale eta gune nagusiak kultur, musika, kirol eta aisialdi jarduerez beteko dira, herritar guztiei zuzendutako eskaintza anitzarekin.

Jaiak otsailaren 22an hasiko dira. Iluntzean, txupinazoarekin eta Bitorianatxoren jaitsierarekin emango zaio hasiera ofiziala jaiei, Oxirondo plazan. Gauean Brigade Loco taldearen txanda izango da, Oxirondon, 23:00etatik aurrera.

Bergarako Dantzaren Eguna maiatzaren 10ean ospatuko da

Bergarako Udalak, herriko dantza elkarteekin elkarlanean, Bergarako Dantzaren Eguna antolatu du. Ekimenak herriko kale eta espazio nagusiak hartuko ditu, dantza publikoari gerturatzeko eta haren aniztasuna erakusteko.

Aurtengo programazioa maiatzaren 10ean hasiko da, eta egun horretan ibilbide formatuko saioak egingo dira herriko hainbat gunetan. Jarduna 11:30ean hasiko da Laboratoriumen, eta ondoren Ariznoa plazan (epaitegia) eta Munibe plazan izango dira emanaldiak. Ikuskizuna ibilbide jarraitu baten moduan antolatu da, eta Bergarako Musika Eskolako trikitilariek girotuko dute.

Debagoieneko udalek "bakardadearen korapiloa askatzeko dekalogoa" aurkeztu dute, eskualdeko etxe guztietara iritsiko den gida praktikoa

Debagoieneko Mankomunitatea osatzen duten udalek "Debagoiena Ehuntzen: Bakardadearen korapiloa askatu" proiektuaren baitan sortutako dekalogoa aurkeztu dute gaur. Eskualdeko ongizate zinegotziek herritarrei zuzendutako gida eta laguntza-tresna berri hau aurkeztu dute. Kontsultatu hemen dekalogoa.

Erantzukizun kolektiboa eta komunitarioa

Pentekosteetako hainbat ekimenetarako izen ematea ireki du Udalak

Bergarako Udalak Pentekoste jaien barruan dauden zenbait ekimenetarako izen ematea ireki du, jendeak ahalik eta arinen eman dezan izena. Bide batez, Pentekosteetako egitaraua asteazken honetan egingo da publiko.

Informazio gehiago: https://www.bergara.eus/eu/pentekoste-jaiak-2026

ITSASOTIK PLATERERA: XXVII. BAKAILAO LEHIAKETA

Bitorianatxo Santa Marinako kanpandorretik jaitsiko da aurtengo Pentekosteetan, bere ibilbidea tirolinaz bizitzeko aukerarekin

Hurrengo egunetan San Martin Agirre plaza eraberritzeko obrak hasiko direnez, aurten Bitorianatxoren jaitsiera berezia izango da, izan ere, Santa Marinako kanpandorretik oholtzara egingo du jaitsiera, azoka gunearen aurrean kokatutako oholtzara, hain zuzen ere. Horrez gain, aurtengo jaitsiera berriak ere berritasun bat ekarriko du berekin, herritarrak ere kanpandorretik jaitsi ahal izango dira, tirolina baten bitartez.

Orriak