Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak Osasun, Berdintasun eta Gizarte Arazoekin zerikusia duten gaiak lantzen ditu. Xede honekin, askotariko prestakuntza duten profesionalez osatutako talde teknikoa dauka.

Departamentu honen helburua da Bergarako herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako eskuragarri dauden baliabideak kudeatzen eta sustatzen ditu, arrisku‑egoeretara eta marjinaziora bultzatzen duten arazoei aurrea hartzen saiatzen da, eta herritarren eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzen du.

Hori lortzeko, departamentu honen bidez hainbat jarduera eta zerbitzu garatzen dira.

Jarraian zehazten dira arloz arlo eskaintzen diren laguntza eta zerbitzuak:

Zerbitzuak: 

Behar eta egoera pertsonal zein sozial desberdinei aurre egiteko hainbat zerbitzu eskaintzen dira.

Zerbitzu orokorrak

Hirugarren adina

Mendekotasun egoerak

Gizarteratzeko diru-laguntzak eta programak

Etorkinen gizarteratzea

Adikzioak

Berdintasuna eta indarkeria matxista

Familia eta adingabekoak

Gizarte lankidetza

Udalez kanpoko tramiteak

 

 

 

 

Helbidea: 
S. Martin Agirre plaza, 1
Tel.: 010 (Bergaratik)+luz.: 1210 / 943 77 91 00 (Bergaratik kanpo) +luz: 1210
Ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera
8:30 – 13:30