Atal honek gure herriko biztanleriaren daturik garrantzitsuenak biltzen ditu, eta ondorengo bi zatitan banatzen da:
1. Biztanleen garapena azken mendeetan
2. Euskararen eta hauteskundeen gaineko datuak
1. Biztanleriaren garapena azken mendeetan
Bergarari buruzko lehen aipamena 1050. urtekoa da, Sanchok San Juan de la Peñako monasterioaren alde egin zuen Aritzetako San Migel monasterioko lursail eta sagasti batzuen dohaintzari buruzko aipamena, hain zuzen ere.
Gipuzkoan hiribilduen sorrera XIII-XIV. mendeetako fenomenoa da. Hiri-gutuna edo hiribildua sortzeko hiri-agiriaren bitartez, erregea izango zen mugimendu honen bultzatzailea. Arrazoiak garaiko talde edo alderdi ezberdinen arteko borrokak bukaraztea eta ekonomia sendotzea izan lirateke. Bergarak 1268an jaso zuen Hiri-gutuna Alfontso X.a Jakintsuaren eskutik.
Uren mugatik Kantauri itsasorainoko euskal lurraldetako (Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa) demografia aztertu ahal izateko. Historikoki bi eratako baldintzak demografia aztertzeko:
a. Elikagaien urritasuna: gure egoera geografikoa dela eta, nekazaritzako lurrak ez dira inoiz oso emankorrak izan. Beraz, garai guztietako historiagileek ondorengoa azpimarratu nahi izan digute euren eskuizkribuetan: oso lur pobrea ginela ardotan eta ogitan. Eta urritasun horrek eragin handia izan du biztanleen hazkundean mendez mende. Badirudi, ogi ezaren aitzakia medio, erakundeetatik zenbait oztopo jarri zitzaiela bertaratzen ziren kanpotarrei.
b. Maiorazkoa indarrean egotea: betidanik izan du euskaldunen artean sekulako garrantzia etxeak. Bera galduz gero, arbasoen sustraiak eta etxekoen bizibidea galtzen ziren. Dena den, figura juridiko honi esker, ezin zitezkeen etxea eta jabetzak saldu eta zatitu, eta normalean nagusia izaten zen etxea eta jabegoa eskuratzen zuena herentziaz gurasoengandik. Baina ba omen zuen erakunde honek bere alde negatiboa ere: etxeko beste anaia-arreben baztertzea, eta hauei beste irtenbide batzuk gelditzen zitzaizkien:
- Emigrazioa (Andaluzia edota Ameriketara).
- Milizia edo funtzionariotza.
- Monasterioa edo komentua.
- Merkataritzan edota artisau aritzea.
- Etxean morroi geratzea.
Egoera honek ustekabeko emigrazioa eragin zuen zenbait kasutan. Halaxe, betidanik egon dira biztanlegoaren murrizketak eta kanporaketak geure herrietatik, eta horren eragina nabaria da edozein demografia-estatistikatan ia-ia XX. mendera arte.
Bergarako biztanleen bilakaera historikoaen ezaugarriak:
a. 1787-1940. Igoera apala da. Honen arrazoia: Ameriketara ematen den diaspora, gertatzen diren izurriteak (kolera, 1854-56 eta 1885; eta gripea, 1918-19) eta 1936an gertatu Gerra Zibila. Zoritxarrez ez daukagu estatistika osorik emigrazio hau aztertzeko. Gainera, kontuan izan behar dugu diaspora hori askotan legez kanpo egiten zela eta, ondorioz, ez dela agertzen inongo estatistika datuetan.
b. 1940-1970. Igoera azpimarragarria gertatu zen garai honetan. Hala ere, igoera hori ez da gerra ostean edo gose garaian (1940-1950) gertatzen, baizik eta 1950etik 1970era, hau da, industrializazioa eta inmigrazioa dela medio.
d. 1970-2000. Estabilizazio eta krisialdi garaia da. Abiapuntua, 1975etik hasitako industriaren krisialdia da. Horren ondorioz jendearen ohiturak aldatu egin ziren (jaiotzak jaitsi, ezkontzak atzeratu,...). Krisialdi horrek emigranteen etorrera ere oztopatu egin zuen, Bergarako migrazio saldoa negatiboa izateraino.
Azken mendeetan herriko biztanleriak izan dituen gora-beherak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen
Halaber, sexuaren arabera biztanleriak izan duen garapena ikusi nahi baduzu, sakatu hemen
2. Euskararen eta hauteskundeen gaineko datuak
Bestalde, euskarak gure herrian izan duen garapena eta egun bizi duen egoera jakin nahi baduzu klik egin hemen (587 KB).
Ondoren azken hauteskundeetan izan diren emaitzen berri ematen duten zenbait taula eskaintzen dizuegu:
- Azken hamarkadetako udal hauteskundeen emaitzak deskargatzeko klik egin hemen (32 KB).
- Azken hamarkadetako Gasteizko Parlamenturako emaitzak deskargatzeko klik egin hemen (9.077 byte).
- Azken hamarkadetako espainiar Estatuko hauteskunde orokorretako emaitzak deskargatzeko klik egin hemen (85.201 byte).