Apirilaren 29ko 96/2003 Dekretua, Gipuzkoako Bergarako Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultur Ondasun gisa deklaratzeko dena.

Apirilaren 29ko 96/2003 Dekretuak Bergarako Hirigune Historikoa Kultur Ondasun izendatzen du, Monumentu Multzoen kategoriarekin. Udalerrian indarrean dagoen planeamenduari buruz, Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak honakoa dio:

Kultura Sailak Bergarako Udalari eskatuko dio udaleko hirigintza-araudia Monumentu Multzoaren babes-erregimenari egokitzeko, horrela Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2 artikuluan ezarritakoa betez.”

I. Eranskinean eremuaren mugapena jasotzen da grafikoki. III. Eranskinean, berriz, Babes-Araubidea jasotzen da eta, eranskinak berak 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, mugarritutako multzoan dauden higiezin eta espazio guztietan aplikatu beharrekoa da.

Ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arauemailea, Gipuzkoako Errepideen eta Bideen Foru Arauaren Testu Bateratua onartzeko dena.

Foru Dekretuaren II. Kapituluan (GIPUZKOAKO ERREPIDE PLANA), 15. artikuluan, Gipuzkoako Planaren xedea eta izaera azaltzen dira. Artikulu bereko 2. puntuan honela dio: “Gipuzkoako Errepide Planak “lurraldeko sektore-plan” izaera izango du Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduari buruzko legeriaren xedatutakoaren ondorioetarako.”

Dekretuaren 17. artikuluak, 3. puntuan, honakoa xedatzen du:

Udalen lurralde- eta hiri-antolamenduko planetan Gipuzkoako Errepide Planeko zehaztapen eta aurreikuspenak errespetatu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduari buruzko legerian ezartzen den moduan.”

Gipuzkoako Plana ez dago behin betiko onartuta, baina Foru Araua berriz bai; beraz, azken hau izan beharko du kontuan Plan Orokor honek.

Hirigintza