Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basoak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzarako Sailburuak, 2005eko urtarrilaren 10eko Aginduaren bidez, hasierako onarpena eman zion Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basoak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planari. VI. Kapituluan (Lurraldearen Arloko Plana Aplikatzeko Arauak), Udal-Planeamenduaren Egokitzeari buruzko puntuan honakoa dio:

Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrak, Arau Osagarriak eta Planeamenduko Arau Subsidiarioak formulatzeko prozesuetan, nahiz horien errebisio eta aldaketetan, Lurraldearen Arloko Plana indarrean sartzeko unean hasierako onespenik ez dutenetan, bertako erabakiak egokitu beharko dira.

Lurraldearen Arloko Plana indarrean sartzeko unean onetsita dauden Udal Planeamenduko agirien kasuan, LAPak agiri horietan zehaztutakoa onartuko du lur urbano eta urbanizagarri kalifikazioei dagokienean, baina agiri horiek LAPean zehaztutakoa onartu beharko dute hurrengo errebisioan arloko erabileren antolamenduari dagokionez.

LAP honen aurkakoak diren udal planeamenduaren arabera eginiko instalazio eta eraikuntzak ez dira ordenaziotik kanpo bezala kalifikatuko; aitzitik, udal planeamenduak zehaztuko ditu kasu bakoitzean dagozkion erabakiak, azterketa zehatza egin ondoren.”

VI. Kapitulu berean, Nekazaritza eta Basoak antolatzeko LAParen erabakiekiko lotura puntuan, honakoa esaten da:

LAP honen lurralde-eremuan ezartzeko erabilerak Arauen Atalaren bi zatitan arautzen dira:

1.- LAParen eremuan Erabilerak ezartzeko Irizpide Orokorrak. Laguntzeko edo aholkatzeko dira, baina ez lotesleak.

2.- Antolamendu Kategorietan aplikatu beharreko arau bereziak. Erabilerak eta jarduerak arautzeko matrizea (eta horiek garatzeko atalak). Lotesleak dira.”

Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana

Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren tramitazioan, Aurrerakinaren entzunaldiko izapidea eginda dago. Dokumentuaren garapen-maila ikusita, ez da kontuan hartu Plan Orokorra idazterakoan.

Kultura Ondare Higiezina antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana

Kultura Ondare Higiezina antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren tramitazioan, Aurrerakinaren entzunaldiko izapidea eginda dago. Dokumentuaren garapen-maila ikusita, ez da kontuan hartu Plan Orokorra idazterakoan.

Hirigintza