Bergarako Udalak aginduta, 2002ko maiatzaren 20an txosten bat egin zen indarrean zeuden Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aurreikuspenak noraino bete ziren aztertzeko. Txosten hori eguneratu egin zen 2005eko ekainean.

Arau Subsidiarioetan, hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurra berrogeita zazpi areatan banatzen da, eta urbanizagarri gisa sailkatutakoa, berriz, hamaika sektoretan.

Urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruan, azkenik, hainbat babes-gune dago mugarrituta; batzuetan sistema orokorrak ezartzeko dira, eta beste batzuetan babestu beharreko guneak ezartzeko —nekazaritza, basogintza edo abeltzaintzako balioak dituztelako, edota balio paisajistiko, historiko edo kulturalak dituztelako, edota fauna, flora edo oreka ekologikoa zaindu ahal izateko—.

Ondoren aztertzera goaz noraino gauzatu diren sistema orokorrak eta noraino garatu diren bizitegi- eta industria-lurzoruak; horietako bakoitzean bereizi egingo ditugu hiri-lurzoru gisa eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutakoak.

Hirigintza