Bergarako Udalak Planeamenduko Arau Subsidiarioak ditu (b motakoak). 1996ko apirilaren 16an onartu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak. Dokumentua 2002ko martxoaren 13an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Dokumentua onartu eta gero, honako Aldaketa Puntualak tramitatu eta onartu dira:
-
S-2 sektoreko Ezaugarrien Koadroari buruzko Arau Subsidiarioetako Aldaketa Puntuala. Dokumentua 1998ko otsailaren 3an onartu zen behin betiko, eta 1998ko abenduaren 4an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
-
A-42 areari buruzko Arau Subsidiarioetako Aldaketa Puntuala. Dokumentua 2002ko apirilaren 30ean onartu zen behin betiko, eta 2002ko maiatzaren 22an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
-
A-19 eta A-20 areei buruzko Arau Subsidiarioetako Aldaketa Puntuala. Dokumentua 2002ko irailaren 3an onartu zen behin betiko, eta 2002ko urriaren 10ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
-
Larramendi industrialdea garatzeko Bergarako Arau Subsidiarioetako Aldaketa Puntuala. 2007ko maiatzaren 25ean onartu zuen behin betiko Bergarako Udalbatzak.