Leire Legarretak Adimen Artifizialaren inguruko hitzaldia eskaini du ZTB barruan

Asteazken honetan Leire Legarretak, “We are clickers” startup-aren CEO eta sortzaileak, adimen artifizialaren inguruko hitzaldi arrakastatsua eman du ia gorarte bete den Bergarako Seminarixoan. Hitzaldiak, “Adimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu” izenburupean, adimen artifizialak gure bizitzan duen eragina eta erabilera praktikoak erakusteko helburua izan du.

Zaintzan lan egiten duten emakume migratzaileentzako bizitegi alternatibak aztertuko dituzte Bergaran

Datorren ostegunean, azaroak 14, , zaintzaren sektorean lan egiten duten emakume migratzaileentzako bizitegi-alternatibei buruzko mahai inguru bat ospatuko da Bergarako Irizar Jauregian. 18:00etatik 20:00etara bitartean etxeko lanak eta barne-zaintzako lanak desagerrarazteko estrategiak bultzatzen dituzten hainbat elkartetako ordezkariak bilduko dira bertan.

Adimen Artifiziala jorratzen duen ‘BlackBox_’ erakusketa aitzindaria aurkeztu dute Bergarako Laboratorium Museoan

Sekulako erronka etiko eta moralak sorrarazten ditu gaur egun adimen artifizialak (AAk), eta etorkizunean ere sorraraziko ditu. Galdera horri erantzuteko, Bergarako Udalak eta Laboratorium Museoak ‘BlackBox_’ adimen artifizialari buruzko modulu esperimental aitzindaria aurkeztu dute astearte honetan, Caja Navarra eta La Caixa Fundazioarekin elkarlanean eta Universitat de Barcelona, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, ‘Enpresare’ elkartearen eta beste hainbat eragileren laguntzarekin.

Aroztegi aretoan erakusketak egiteko deialdia ireki du Bergarako Udalak

Aroztegi aretoaren 2025. urterako erabilera eta programazioa arautuko duen baldintza-agiria aurkeztu du Bergarako Udalak. Ekimen honen bidez, artistei beren lana erakusteko aukera eman nahi zaie, arte erakusketari eskainitako espazio batean, eta, horrela, komunitatean sormena eta adierazpen artistikoa sustatuko dira.

Bi trafiko mozketa egongo dira datozen egunetan herrigunean

Herrigunean egin behar diren lan ezberdinak direla eta, datozen egunetan bi trafiko mozketa egingo dira momentu zehatz batzuetan.

Urriaren 30ean: Argiteriaren berriztatze lanak burutuko dituzte Ibargarai 56 pareko bidegurutzean, Ertzain etxearen ondoko zubian. Ondorioz GI-627 errepidetik Ibargarai kalerako sarrera itxita egongo da, goizeko 09:30etatik 11:00ak arte.

Azaroaren 2an: Antxintxika kirol froga dela eta, Ibargarai kalea trafikoari moztuta egongo da bi norabideetan eta Zurradero kalea ere bai, 15:00etatik 18:00ak arte. Taxi geltokia Ibargarai 46 parera mugituko da.

Ostiral honetan hasiko da VI. Danbaka Musika Lehiaketa

Ostiral honetan, urriak 25, hasiko da Danbaka Musika Lehiaketa, Bergarako Seminarixoa aretoan. Korda Rota (Arrasate), Ktarsia (Bergara), Sotoalde (Bergara) eta Malko (Oñati) izango dira lehen gauean joko duten taldeak, 21:30ean hasita. Lehenago, 20:00etan hasita, DJ Joe Pieman artistak girotuko du Seminarixoaren atarian egongo den chill out gunea.

Hasi dira dagoeneko Bergarako udal pilotalekuaren teilatua ordezkatzeko lanak

Bergarako udal pilotalekuaren estalkia berritzeko lanak aste honetan hasi dira, eta obrak 8 astez luzatuko dira, eguraldiaren arabera. Helburua estalkiaren erreforma integrala egitea da, pilotalekuak dituen iragazgaizte eta isolamendu akustikoko arazoak konpontzeko. Horretarako, egitura metalikoak indartuko dira eta estalkiaren plakak ordeztuko dira. Lanak Goitu Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu, eta kontratua 330.803,51 €-koa izango da.

Deba ibaiaren igoera dela eta, erreka garbiketaren plangintza aldatu egin da

Azken egunetako euri kopuruarekin Deba Ibaia asko hazi da. Hori dela eta, larunbat goiz honetarako aurreikusita zegoen erreka garbiketaren part hartzaileak ezingo dira Deba ibaira sartu arriskutsu egon daitekeelako hainbat tramotan.

Hori dela eta Erreka Auzolan Batzordeak honako erabakiak hartu ditu:

1. Ez da erreka urtero egiten dugun formatuan garbituko.

2. Horren ordez errekaren inguruko puntu beltzak garbituko ditugu.

Lau gune nagusi nagusi izango ditugu:

Adimen artifiziala edota gazteen erronka teknologikoak izango dira Bergarako ZTB jardunaldien ardatz nagusiak

Adimen Artifizialaren aukerak, digitalizazioa edota gazteen esperientziak uztartuz, Bergaran ospatzen diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiek hamargarren edizioa ospatuko dute datozen asteetan. Izan ere, urriaren 21a eta azaroaren 16ra bitartean, aurkezpenak, erakusketak, hitzaldiak edota tailerrak ospatuko dira Bergaran.

Orriak