Udal osoko bilkura 2023-03-27
webmaster-k Or, 2023-07-21 15:47-n bidalia
Udal osoko bilkura 2023-02-27
webmaster-k Or, 2023-07-21 15:46-n bidalia
Labegaraietako ur txorrotak ireki berri ditu Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2023-07-21 15:45-n bidalia
Obrak bukatuta, Bergarako Udalak Labegaraietako ur txorroten parkea ireki berri du. Gauzak horrela, ur jolasen bigarren parkea izango du asteburu honetatik aurrera Bergarak, Agorrosingo kanpoko igerilekuetako espazioari Labegaraietako kiroldegi ondoko lurretakoa gehituko baitzaio. Sarrera librekoa izango da azken hau.
Udal gobernuak bere Legegintzaldi Planean aurreikusitako proiektua izan da ur txorrotena, bergararren eskaerei erantzunez. Lanak bi hilabetez luzatu dira.
Udal osoko bilkura 2023-01-30
webmaster-k Or, 2023-07-21 15:43-n bidalia
Udal osoko bilkura 2022-12-19
webmaster-k Or, 2023-07-21 15:40-n bidalia
San Martin jaietako danborradan parte hartzeko deialdia luzatu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Og, 2023-07-20 12:39-n bidalia
Irailaren 15ean ospatuko den San Martin jaietako helduen danborradan parte hartzeko deia egin du Bergarako Udalak, eta horretarako izen ematea ireki du dagoeneko. Parte hartu nahi duten taldeek irailaren 1a baino lehen eman beharko dute izena, hurrengo informazioa jakinaraziz:
-Parte hartuko duen taldearen izena.
-Taldekide kopurua (Gutxienez 20 lagun / gehienez 36).
-Taldeak danborra ala barrika joko duen.
-Taldeko zuzendariaren kontaktua: izen abizenak eta telefonoa.
San Martin feriako talo eta odoloste txosnen ustiaketa eskatzeko epea ireki du Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2023-07-14 12:12-n bidalia
Barne antolaketa hobetzeko figura politiko berria sortuko du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2023-07-14 10:21-n bidalia
Bergarako Udalak figura politiko berri bat txertatuko du bere organigraman, azken legegintzaldian barne antolaketa mailan egindako aldaketetan sakontzeko. Astelehenean ospatuko den Osoko Bilkuran onartuko da berrikuntza hau, Udalak herriko eragile zein herritarrei eskaintzen dien zerbitzuetan hobetzeko bokazioarekin.
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza ezberdin kaleratu ditu
Bergarako Udala-k Az, 2023-07-12 09:43-n bidalia
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza mota emango ditu 2022-2023 ikasturtean edota 2023ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko.
Alde batetik, Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza kaleratu da. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira.
San Martin ferian postua lortzeko izen ematea ireki du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Ar, 2023-07-11 12:47-n bidalia
Irailaren 9an ospatuko den San Martin ferian postua lortzeko epea ireki du Bergarako Udalak, eta, horretarako, ekoizleek izena eman beharko dute uztailaren 21era arte. Aurrez aurre (txanda hartuta) ala Internet bitartez eskatu ahalko dira postuak, eta horretarako hurrengo loturan eskatzen den dokumentazio ezberdina aurkeztu beharko da: https://labur.eus/mattI
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- …
- hurrengoa ›
- azkena »