Iazko jaien balorazioari jarraiki, batzordearen funtzionamenduari buruzko erabakiakhartzeko bilera deitu dute azaroaren 16an, 18:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan.

Deialdia zabala da, eta herritar oro zein herriko elkarteak bertaratzera gonbidatu dituzte. Jaien izaera parte hartzaileari eusteko asmoz, antolatzaileek azpimarratu dute funtsezkoa dela ikuspegi ezberdinak jasotzea antolaketa berria zehazteko; jai herrikoi, anitz eta parekideak herri mugimenduaren eta erakundeen arteko zubietatik eraikitzen baitira.