Bergarako Dantzaren Eguna maiatzaren 10ean ospatuko da

Bergarako Udalak, herriko dantza elkarteekin elkarlanean, Bergarako Dantzaren Eguna antolatu du. Ekimenak herriko kale eta espazio nagusiak hartuko ditu, dantza publikoari gerturatzeko eta haren aniztasuna erakusteko.

Aurtengo programazioa maiatzaren 10ean hasiko da, eta egun horretan ibilbide formatuko saioak egingo dira herriko hainbat gunetan. Jarduna 11:30ean hasiko da Laboratoriumen, eta ondoren Ariznoa plazan (epaitegia) eta Munibe plazan izango dira emanaldiak. Ikuskizuna ibilbide jarraitu baten moduan antolatu da, eta Bergarako Musika Eskolako trikitilariek girotuko dute.

Debagoieneko udalek "bakardadearen korapiloa askatzeko dekalogoa" aurkeztu dute, eskualdeko etxe guztietara iritsiko den gida praktikoa

Debagoieneko Mankomunitatea osatzen duten udalek "Debagoiena Ehuntzen: Bakardadearen korapiloa askatu" proiektuaren baitan sortutako dekalogoa aurkeztu dute gaur. Eskualdeko ongizate zinegotziek herritarrei zuzendutako gida eta laguntza-tresna berri hau aurkeztu dute. Kontsultatu hemen dekalogoa.

Erantzukizun kolektiboa eta komunitarioa

Pentekosteetako hainbat ekimenetarako izen ematea ireki du Udalak

Bergarako Udalak Pentekoste jaien barruan dauden zenbait ekimenetarako izen ematea ireki du, jendeak ahalik eta arinen eman dezan izena. Bide batez, Pentekosteetako egitaraua asteazken honetan egingo da publiko.

Informazio gehiago: https://www.bergara.eus/eu/pentekoste-jaiak-2026

ITSASOTIK PLATERERA: XXVII. BAKAILAO LEHIAKETA

Bitorianatxo Santa Marinako kanpandorretik jaitsiko da aurtengo Pentekosteetan, bere ibilbidea tirolinaz bizitzeko aukerarekin

Hurrengo egunetan San Martin Agirre plaza eraberritzeko obrak hasiko direnez, aurten Bitorianatxoren jaitsiera berezia izango da, izan ere, Santa Marinako kanpandorretik oholtzara egingo du jaitsiera, azoka gunearen aurrean kokatutako oholtzara, hain zuzen ere. Horrez gain, aurtengo jaitsiera berriak ere berritasun bat ekarriko du berekin, herritarrak ere kanpandorretik jaitsi ahal izango dira, tirolina baten bitartez.

Bergarako Udalak lizitaziora atera ditu Urteaga kaleko bidegorriaren 5. faseko lanak

Bergarako Udalak martxan jarri du Urteaga kaleko bidegorriaren 5. faseko lanak egiteko kontratazio prozedura, herriko mugikortasun jasangarria indartzen jarraitzeko helburuarekin.

Proiektu honen bidez, Urteaga kaleko gaur egungo bidegorria luzatuko da, Foru Aldundiak amaitzen duen puntutik autobus geltoki ondoko bidegorriari jarraipena emanez, industrialdeko sarreraraino. Lan hauekin, Antzuola eta Bergara arteko bidegorria bukatuko da.

Ireki da Pentekosteetako XVII. Bakailao Lehiaketan izena emateko epea

Bergarako Udalak “Itsasotik platerera” XVII. Bakailao Lehiaketa irekia antolatu du, datorren maiatzaren 23an (larunbata) Espoloian ospatuko dena. Lehiaketa 11:00etan hasiko da, eta parte hartzaileek egindako platerak 12:45ean aurkeztu beharko dituzte. Ondoren, 13:30ean sari banaketa egingo da leku berean.

Lehiaketa irekia izango da, eta gehienez 12 bikotek parte hartu ahal izango dute, bikote bakoitza bi lagunek osatua. Antolatzaileek bereziki emakumeen parte hartzea sustatu nahi dute, lehiaketan duten presentzia handitzeko.

San Martin plaza berrurbanizatzeko obrak maiatzaren 4an hasiko dira

Bergarako Udalak San Martin Agirre plazaren berrurbanizazio lanak hasiko ditu maiatzaren 4an, herrigune historikoa eraberritzeko eta biziberritzeko estrategiaren baitan. Proiektu honek plaza eguneratzea, irisgarritasuna hobetzea eta espazio publikoa herritarrentzat atseginago eta seguruago bihurtzea du helburu. Obrak maiatzaren 4ean hasiko diren arren, dagoeneko ondare arkeologikorik dagoen aztertzeko katak martxan daude.

Angiozar Bailara Entitate Txiki bihurtzeko prozesuari ekin dio Bergarako udalbatzak

Angiozar Bailara Entitate Txiki bihurtzeko prozesu administratiboari hasiera eman dio astelehen honetan Bergarako udalbatzak, alderdi guztien aldeko bozkarekin.

Erabaki horren bidez, herriaren kudeaketa eta antolaketa instituzionala egokitu eta indartu nahi dira, Angiozar Bailararen behar espezifikoei erantzun egokiagoa emateko helburuarekin. Horretarako, Batzorde bat eratuko da, Angiozar Bailarako Batzarreko eta udalbatzako ordezkariekin batera. Batzorde horretan adostuko da Angiozar Bailarako entitateak zein eskumen izango dituen eta nola antolatuko den etorkizunean.

Bergarako Udalak 50.000 euro bideratuko ditu herriko enpresak eta ekintzaileak bultzatzeko

Bergarako Udalak bi laguntza lerro jarri ditu martxan 2026an herriko ekosistema ekonomikoa sustatzeko: alde batetik, enpresa berriek lokalen alokairurako laguntzak (20.000 euro), eta, bestetik, Eragin programa, Bergaran kokatuta dauden edo kokatu nahi duten enpresentzat (30.000 euro). Guztira, 50.000 euroko aurrekontua bideratuko da.

Orriak