Arrizuriagako parkeko zuhaitz gaixo bat botako da otsailaren 5ean
Bergarako Udala-k Az, 2025-02-05 16:46-n bidalia
Bukatu dira Bergarako frontoia berritzeko lanak
Bergarako Udala-k Az, 2025-02-05 11:18-n bidalia
Urrian hasi ziren udal pilotalekuko berritze lanak bukatu ditu Bergarako Udalak. Estalkia guztiz berritu da, isolamendu termikoa eta akustikoa hobetuz. Gainera, pilotalekua margotu egin da.
Pilotalekuaren berritzeak 356.954 euroko kostua izan du, eta Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 135.380 euroko diru-laguntza jaso du. Lanak Goitu Eraikuntzak SL enpresak burutu ditu.
Fraiskozuri kalea itxita egongo da asteazkenean eta ostegunean frontoiko garabia kentzeko lanen ondorioz
Bergarako Udala-k Ar, 2025-02-04 11:44-n bidalia
Datorren asteazkenean, otsailaren 5an, eta ostegunean, otsailaren 6ean, Fraiskozuri kalea itxita egongo da bi noranzkoetan, frontoiko obretako garabia kentzeko lanak direla eta. Itxiera osteguneko goizeko 08:00etan hasiko da eta ostiraleko arratsaldeko 17:00ak arte luzatuko da.
Udalak seinaleztapena jarriko du trafikoa egoki bideratzeko. Gainera, Joan XXIII. enparantzako barruko garajeak erabiltzen dituzten herritarrek Irizar kaletik egin beharko dute irteera.
Lan hauek ezinbestekoak dira obra segurtasunez eta epeak betez amaitzeko.
Bergarako Udalak harrera egingo die Bergarara iritsi diren herrikide berriei
Bergarako Udala-k Al, 2025-02-03 10:14-n bidalia
Bergarako Udalak herrira iritsi berri diren herritarrei eskutiz bat bidali die ongi etorria eman asmoz antolatu duen harrera ekitaldira gonbidatuz. Ekitaldia otsailaren 15ean, larunbata, eguerdiko 12:00etan ospatuko da udaletxeko pleno aretoan.
Udalak nabarmendu du inoiz baino jatorri eta kultur aniztasun handiagoa dagoela herrian eta aniztasun hau kudeatzea herrian dugun erronka nagusienetariko bat dela. Herri kohesionatu bat eraiki asmotan herrira bizitzera etorri berriei harrera egingo dio udalak eta komunitateko eragile ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiko da.
Bergarako Adinekoen Kontseiluak bilera berri bat ospatuko du otsailaren 13an
Bergarako Udala-k Og, 2025-01-30 12:30-n bidalia
Duela bi urte martxan jarritako Adineko Pertsonen Kontseiluak aurrera darraiela azaldu du Bergarako Udalak, eta horren adibide da otsailaren 13an ospatuko den hurrengo bilera. Izan ere, orain arte egindako lanaren ostean, aurten, azken kontseiluan aukeratu ziren bi gai nagusi landuko dira: bakardadea eta etxebizitza. Horrez gain, beste bi gai ere jorratuko dira: informazioa helarazteko boletin baten beharra eta ekintza bateratuak.
Euskaraz praktikatzeko ‘Mintzapraktika’ espazioa eskainiko dute Jardun-ek eta Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Al, 2025-01-27 13:10-n bidalia
Trafiko mozketak Artekalen urtarrilaren 27 eta 28an
Bergarako Udala-k Az, 2025-01-22 11:57-n bidalia
Artekale kalean trafikoa moztuta egongo da urtarrilaren 27 eta 28an, kale horretako eraikin batean egingo den obra bat dela eta. Mozketa lanak 08:00etatik 18:00etara egingo dira bi egunetan, eta soilik ordutegi horretan egongo da trafikoa etenik.
Herribus zerbitzuak ere bere ibilbidea moldatuko du trafiko mozketen eraginez. Arruriaga kaleko geltokia Burdiñate kalera lekualdatuko da.
Eragozpenak saihesteko eta trafikoan sor daitezkeen aldaketak kontuan hartzeko gomendioa luzatzen du Udalak.
Neska Eskalatzaileen Topaketa ospatuko da Bergaran otsailaren 2an
Bergarako Udala-k Al, 2025-01-20 08:36-n bidalia
Bergara eskaladaren zaleen elkargune bilakatuko da datorren otsailaren 2an, Neska Eskalatzaileen I. Topaketarekin. Jardunaldia Labegaraietako rokodromoan izango da, eta bertan, 16 urtetik gorako neska guztiek parte hartzeko aukera izango dute, esperientzia maila edozein izanik.
Egitaraua honako hau izango da:
• 10:00: Elkargunea.
• 10:30: Eskalada jarduera hasiera.
• 13:30: Pikoteoa, partehartzaile guztientzat.
Interesa dutenek izena eman dezakete Agorrosin kiroldegian, rokodromoan bertan edo kartelean agertzen den QR kodearen bidez.
Malko taldeak irabazi du VI. Danbaka Musika Lehiaketako Sari Nagusia
Bergarako Udala-k Al, 2025-01-20 07:55-n bidalia
Ostiral gauean jokatu da Danbakaren seigarren edizioko finala, Bergarako Seminarixoan. Oñatiko Malko taldeak Sari Nagusia irabazita, disko bat grabatzeko aukera izango du; halaber, Publikoaren Saria jasota, K-Po bergararrak bideoklip bat grabatu ahalko du; eta 721-Gogor Gabiltza aretxabaletarrek, Danbaka-Ekinez Saria irabazita, Ekinez jaialdian jotzeko aukera izango dute.
Hiru sari
Laboratorium Museoa, 10 urte zientziari ateak zabaltzen
Bergarako Udala-k Az, 2025-01-15 15:10-n bidalia
Urte osoko iraupena izango duen ekitaldiz betetako egitaraua osatu da. Bisita gidatuak, erakusketa bereziak, tailerrak, mahai-inguruak, aurkezpenak, hezkuntza eskaintza berria, udako programa, musika, dantza eta hitzaldiak.
3.650 egun. Hamar urte. Hamarkada bat. 2015. urtean zabaldu zituen ateak Bergarako Laboratorium Museoak eta urtemuga berezia beteko du aurten. Urte osoko ospakizuna antolatu da, ekitaldi bereziz osatutako egitarau oparoarekin.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »