Pérez Iglesias sailburuak “Bi ilunabarreko eguna” aurkeztu du Laboratorium Museoan, abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea ardatz duen erakusketa
webmaster-k Al, 2026-05-18 17:35-n bidalia
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek “Bi ilunabarreko eguna” erakusketa aurkeztu du gaur arratsaldean Bergarako Laboratorium Museoan. Dibulgazio-ekimen honek datorren abuztuaren 12an Euskadin ikusgai izango den eguzki-eklipse osoa du ardatz. Sailburuarekin batera Bergarako alkate Gorka Artola eta Laboratorium Museoko zuzendari Rosa Errazkin izan dira.
PENTEKOSTEEN AGURRA - Gorka Artola Alberdi
webmaster-k Al, 2026-05-18 09:58-n bidalia
Herrikide hori:
Pentekosteak iristen direnean, herria mugimenduan jartzen da. Egun hauetan errutina eten, kaleak bete eta Bergara beste modu batera bizitzeko aukera izaten dugu. Modu ezberdinak ditugu jaiak gozatzeko, baina guztiek dute zerbait komunean: gure artean elkartzeko gogoa eta herria partekatzeko nahia.
Udaleku irekietako libre dauden plazen eskaintza irekiko du Bergarako Udalak
webmaster-k Al, 2026-05-18 08:13-n bidalia
Behin udaleku irekietarako izen-emate epea amaituta, Bergarako Udalak oraindik bete gabe dauden plazak eskainiko ditu datorren astean, maiatzaren 18tik 22ra bitartean.
Interesa duten herritarrek udalaren webgunearen bidez egin beharko dute izen-ematea. Garrantzitsua da gogoraraztea izen-ematea soilik une horretan libre dauden plazetan egin ahal izango dela, eta eskaintza mugatua izango dela.
Izen ematea hurrengo loturan egin beharko da: https://bergara.eus/eu/udaleku-irekietan-izen-ematea-2026
Bergarako Udalak landa lurren erosketa deialdi berria abiatu du biodibertsitatea eta natur ondarea indartzeko
webmaster-k Og, 2026-05-14 09:53-n bidalia
Bergarako Udalaren legegintzaldi planaren baitan, ingurumenaren kontserbazioa, zaintza eta etorkizun jasangarri baten aldeko konpromisoa lehentasunezko ardatzetako bat da. Ildo horretan, Udalak landa lurren erosketa deialdi berria jarri du martxan, lur pribatuak ondare publiko bihurtzeko helburuarekin.
Arazo teknikoak Udaleko telefonoko zenbakiarekin
webmaster-k Al, 2026-05-11 18:37-n bidalia
Arazo teknikoak direla eta, une honetan Bergarako Udala-ren arreta telefono zenbakiek ezin dituzte deiak jaso. Arazoa ahalik eta azkarren konpontzeko lanean ari gara.
Bitartean, herritarrek honako bide hauek erabil ditzakete udalarekin harremanetan jartzeko:
- Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratuta
- Udalaren posta elektronikoaren bidez
- Egoitza elektronikoaren bidez
Urgentziazko arreta behar izanez gero, deitu SOS Deiak-era edo Ertzaintzara
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko ulermenagatik.
Garbigune ibiltariaren kokapen aldaketa San Martin plazako obrak direla eta
webmaster-k Al, 2026-05-11 09:26-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi duenez, San Martin Plazan egiten ari diren obrak direla eta, bertan jarri ohi den garbigune ibiltaria aurrerantzean Katabiako plazan kokatuko da (Oxirondoko Azokaren ondoko plazan).
Kokapen aldaketa izan arren, eguna eta ordutegia bere horretan mantenduko dira:
• Asteartetan
• 10:00etatik 21:00etara
Bergaran ospatu da Eskolako Agenda 2030aren ikasturte amaierako Udal Foroa
webmaster-k Or, 2026-05-08 14:03-n bidalia
Bergarako euskarari buruzko ikerketa sustatzeko beka deialdia argitaratu du Udalak
webmaster-k Or, 2026-05-08 08:31-n bidalia
Bergarako Udalak Maria Oianguren ikerketa sarien oinarriak argitaratu ditu, Bergarako euskarari buruzko ikerketa-proiektuak sustatzeko helburuarekin. Deialdi honen bidez, bereziki ikertzaile gazteak eta unibertsitateko ikasketetan ibilbide akademiko luzeagoa egin dezaketen ikerlariak animatu nahi dira herriko euskarari buruzko azterketak egitera.
Sariak 3.000 euroko dirulaguntza izango du, eta bi urtean behin egiten den ekimen honen bidez Bergarako euskararen inguruko ezagutza sakontzea eta zabaltzea sustatu nahi da.
Maddi Martin Olaskoagak egindako kartelak iragarriko ditu 2026ko Pentekosteak
webmaster-k Og, 2026-05-07 15:15-n bidalia
Ezagutu ezazu Pentekosteetako egitaraua
webmaster-k Az, 2026-05-06 15:12-n bidalia
Bergarako Udalak aurkeztu du 2026ko Pentekoste jaietarako egitaraua, maiatzaren 22tik 26ra bitartean ospatuko dena. Aurten ere, herriko kale eta gune nagusiak kultur, musika, kirol eta aisialdi jarduerez beteko dira, herritar guztiei zuzendutako eskaintza anitzarekin.
Jaiak otsailaren 22an hasiko dira. Iluntzean, txupinazoarekin eta Bitorianatxoren jaitsierarekin emango zaio hasiera ofiziala jaiei, Oxirondo plazan. Gauean Brigade Loco taldearen txanda izango da, Oxirondon, 23:00etatik aurrera.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
