Ibarrako ur hornidura berritzeko lanak egiten ari da Udala
webmaster-k Az, 2026-07-22 09:27-n bidalia
Bergarako Udala Ibarrako ur hornidurako sarearen zati bat berritzen ari da egunotan. Zehazki, Ozaeta kaleko 7. atariaren ingurutik Ibarra kaleko aparkalekuetaraino doan hoditeria aldatzen ari da udaleko Ur Zerbitzuetako saila.
Lan honen helburua da urte asko dituen azpiegitura berritzea eta ur horniduraren sarea eguneratzea. Horrela, zerbitzuaren fidagarritasuna hobetu eta etorkizunean sor litezkeen matxurak saihestu nahi dira.
Udalak ‘Bergara Bizi’ bonu-laguntzen ordenantza eguneratu du familia gehiagorengana iristeko
webmaster-k Ar, 2026-07-21 09:28-n bidalia
Bergarako Udalak hasierako onarpena eman dio asteleheneko osoko bilkuran ikasleei zuzendutako “Bergara Bizi” bonu-laguntza arautzen duen udal ordenantzaren aldaketari. 2021ean martxan jarritako programa hau urtero banatu da ikasturte hasieran, irailetik urrira bitartean, eta helburu bikoitza izan du: baliabide ekonomiko urrienak dituzten familiei ikasturte hasierako gastuei aurre egiten laguntzea eta, aldi berean, udalaren ekarpen ekonomikoa Bergarako merkataritzan geratzea, tokiko garapena sustatuz.
Bergarako Udalak hiru dirulaguntza emango ditu euskara ikasi edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenentzako
webmaster-k Al, 2026-07-20 09:37-n bidalia
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza mota emango ditu 2025-2026 ikasturtean edota 2026ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenentzako:
- Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira.
- Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
Bidekurutzeta 14ko obrak direla eta, Osteta eta Ikerlekuko kantoiak itxita egongo dira oinezkoentzat
webmaster-k Al, 2026-07-20 09:22-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazten du Bidekurutzeta 14 eraikinean egiten ari diren obrak direla eta, astelehenetik aurrera, uztailaren 20tik, Osteta eta Ikerlekuko kantoiak oinezkoentzako itxita egongo direla. Segurtasun arrazoiengatik hartutako neurri honen ondorioz, bi kantoiak ezin izango dira erabili lanek irauten duten bitartean.
Euskal Herri osoko herri erakundeetako ordezkariek Foruen abolizioaren eta Alkateen Mugimenduaren memoria berritu dute
webmaster-k Ig, 2026-07-19 13:31-n bidalia
Euskal Herri osoko herri erakundeetako ordezkariak eta 200 bat herritako alkate eta zinegotzik bat egin dute gaur Bergaran, Foruen abolizioaren 150. eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenak oroitzeko egindako ekitaldi politiko-instituzionalean. Bandera eta tokiko ikurren, hitzaren, dantzaren eta musikaren bitartez, bertaratu diren herri ordezkariek euskal lurraldeen eskubide historikoak aldarrikatu dituzte eta “subiranotasun eremuak gaur egunera eta etorkizunera proiektatzen jarraitzeko” konpromisoa hartu dute.
Bergarako Unai Azkarate artistaren bost artelan oparituko zaizkie Alkateen Mugimenduan parte hartu zuten bost alkate ohiri
webmaster-k Or, 2026-07-17 14:51-n bidalia
Unai Azkarate bergararraren Gure paisaia eraikitzaileak collage-serieko bost lan oroigarri jasoko dituzte Alkateen Mugimenduan parte hartu zuten bost alkate ohiek igandean Bergaran Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. Urteurrena gogorarazteko ospatuko den ekitaldi instituzionalean, herrigintzaren, memoriaren eta konpromiso kolektiboaren aitortza gisa.
Zabalik dago Bergarako Udal Euskaltegiko aurrematrikula egiteko epea
webmaster-k Ar, 2026-07-14 10:19-n bidalia
Bergarako Udal Euskaltegiak 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik duela jakinarazi nahi du. Euskara ikasi, hobetu edo egunerokoan gehiago erabili nahi duten herritar guztiek uztailaren 17ra arte izango dute izena emateko aukera.
Aurrematrikula hainbat bideren bidez egin daiteke:
• Aurrez aurre, Bergarako Udal Euskaltegian (09:00etatik 16:00etara).
• Telefonoz, 943 76 44 53 zenbakira deituta.
• Posta elektronikoz, euskaltegia@bergara.eus helbidera idatzita.
Udalak Pentekosteen jaien inguruko balorazio positiboa egin du eragileekin bildu eta gero
webmaster-k Ar, 2026-07-14 10:00-n bidalia
Artzamendi kaleko ezponda garbitzeko eta sasitza kentzeko lanak hasi dira
webmaster-k Ar, 2026-07-14 09:44-n bidalia
Bergarako Udalak Artzamendi kalean, 1etik 21era bitarteko atarien parean dagoen ezpondaren garbiketa eta sasitza kentzeko lanak hasi dituela jakinarazi du. Zehazki, mendira ematen duen atzealdean esku hartuko da, goiko trenbidera doan bidearen azpialdean eta aisialdirako gunearen azpialdean dagoen eremuan.
Euskal Herri osoko alkate eta udal ordezkariak elkartuko ditu igandean Bergaran Foruen abolizioaren 150. eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenak oroitzeko ekitaldiak
webmaster-k Al, 2026-07-13 09:59-n bidalia
Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotako alkate eta udal ordezkarik bat egingo dute Bergaran datorren igande goizean, hilaren 19an, Foruen abolizioaren 150. eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenak oroitzeko egingo den ekitaldi politiko-instituzionalean. Bergarako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean ari dira antolatzen hitzordu garrantzitsu hori, zeinak karga sinboliko handia izango duen, iragana, oraina eta etorkizuna lotuz hitzen, musikaren eta dantzaren bitartez.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
