2025eko XII. Jot Down Zientzia Sariak: Bergaran izango da urteko dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handiena
webmaster-k Og, 2025-09-18 12:26-n bidalia
Bidekurutzeta kalea itxita egongo da irailaren 19an eraikuntza lanak direla eta
webmaster-k Og, 2025-09-18 12:19-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazten duenez, Ikerleku 2-4 eta Bidekurutzeta 14 (Novedades izenez ezagutzen dena) eraikinaren eraisketa lanen baitan, irailaren 19an, ostirala, Bidekurutzeta kalea osorik itxita egongo da ibilgailuentzat goizeko 08:00etatik arratsaldeko 14:00etara.
Horrez gain, oinezkoentzat ere itxita egongo da aipatutako ordutegian, Bidekurutzeta 9tik 13ra (biak barne), eraikinetarako sarbidea bermatuta egongo den arren. Lan horiek amaitutakoan, kalea berriro zabalduko da.
Munaortuko bunkerraren ibilbidearen aurkezpena egingo dute Angiozarren larunbat honetan
webmaster-k Og, 2025-09-18 11:43-n bidalia
Inguruko Emakumeen Txokoetara bisitak egingo dituzte Bergaran, bertako Emakumeen Txokorako erreferentziak ezagutu asmoz
webmaster-k Og, 2025-09-18 11:23-n bidalia
Bergarako Udalak emakumeen ahalduntzea eta sare lana sustatzeko hainbat ekimen antolatu ditu datozen asteetarako. Horretarako, Emakumeen Etxeen inguruko ezagutza handitzeko eta esperientziak partekatzeko bisitak eta gogoeta saioa egingo dira, etorkizuneko Bergarako Emakumeen Txokorako erreferentziak ezagutu asmoz.
Lehenik, hiru bisita antolatu dira Emakumeen Etxeetara: urriaren 3an Zumaiako Emakumeon* Etxera, urriaren 9an Errenteriako Emakumeen Etxera eta urriaren 14ean Arrasateko Emakume Txokora.
Bergarak I. Otxote Topaketa hartuko du, Alai Berri Abesbatzak antolatuta
webmaster-k Og, 2025-09-18 11:13-n bidalia
Bergaran izango da 2025eko irailaren 27an, larunbatean, lehen Otxote Topaketaren eszenatokia. Alai Berri Abesbatzak bultzatutako ekimen honen helburua da otxoteen arteko harremanak estutzea, euskal folklorea zabaltzea eta lau ahotsetako kantuen aberastasuna herriko kale eta auzoetara hurbiltzea.
Eguneko egitaraua
Eguna 12:00etan hasiko da, Seminarixoa aretoan eskainiko den kontzertuarekin. Talde bakoitzak lau ahotsetarako moldatutako gehienez lau pieza eskainiko ditu.
Bergarako Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu da, haurren ongizatea eta garapen integrala sustatu asmoz
webmaster-k Az, 2025-09-17 08:58-n bidalia
Bergarako Udaletxeko pleno aretoan, Bergarako lehen hezkuntzako ikastetxeek, herriko kirol elkarteek eta Bergarako Udalak Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu dute, udalerriko haur eta nerabeen garapen integrala eta osasuntsua sustatzeko helburu argiarekin.
Itun honen bidez, sinatzaileek konpromisoa hartu dute jarduera fisiko eta kirol hezigarri, osasungarri eta berdinzale bat garatzeko, haurren interes gorena erdigunean jarriz. Bergaran azken urteetan garatu den Multikirol eredua indartzen jarraitzeko borondatea adierazi dute.
Artisten profesionalizazioa eta artearen normalizazioa sustatu zituen Miguel Okina margolariari buruzko liburua bere jaiotzaren mendeurrenean
webmaster-k Ar, 2025-09-16 18:36-n bidalia
Miguel Angel Elkoroberezibar ikertzaileak artista bergararraren bizitza, obra eta eragina bildu ditu Miguel Okina 1924-2021. Artea etxeetara iritsi zenekoa liburuan.
Miguel Okina, 4.000 lanen egilea, artistaren duintasunaren eta profesionalizazioaren bultzatzaile izan zen, artearen zabalkundearen eta normalizazioaren sustatzaile.
|
Liburuaren aurkezpena |
Urteaga kalea trafikoarentzat zabaldu eta San Antonioko biribilgunean lanak hasiko dira
webmaster-k Ar, 2025-09-16 18:25-n bidalia
Asteazken honetan, irailak 17, goizean zehar Urteaga kalea berriro trafikoarentzat zabalduko da Bergaran. Hala ere, San Antonioko biribilgunean lanak hasiko dira egun berean, eta horrek trafikoan eraginak izango ditu.
Antzuolatik Bergarara sarrera normaltasunez egin ahalko da, baina ibilgailu astunek irteera bariantetik (GI-636) egin beharko dute. Mintegi eta Artzamendira joateko, ibilgailu arinek San Migel kaletik pasatu eta Urteaga kaletik igo ahalko dute. Ibilgailu astunek, berriz, GI-636 errepidetik sartu eta Urteaga kaletik joan beharko dute.
Urteaga kaleko bidegorriaren IV. fasearen lanak hasi ditu Bergarako Udalak
webmaster-k Al, 2025-09-15 09:21-n bidalia
Bergarako Udalak Urteaga kaleko bidegorriaren IV. Fasearen lanak hasi ditu ostegun honetan. Fase honek San Antonioko biribilgunetik III. fasearen amaiera eta Urteaga kalearen urbanizazio amaierara arteko zatia hartzen du.
Obrak UTE BIDEGORRI BERGARAri esleitu zaizkio, Altuna y Uria SA eta Asfaltos Urretxu SA enpresek osatutako elkarteari.
Proiektuaren lizitazio oinarria 152.969,31 eurokoa izan da (BEZ barne), eta azkenean adjudikatutako aurrekontua 144.250,07 eurokoa da (BEZ barne). Lanek 100.000 euroko dirulaguntza jasoko dute, eta gauzatzeko epea 3 hilabetekoa izango da.
Udalak auzotaxi zerbitzua eskainiko du San Martinetan
webmaster-k Or, 2025-09-12 10:47-n bidalia
Bergarako Udalak Auzo taxi zerbitzua eskainiko du irailaren 13 eta 15ean, herriko auzoguneetako herritarrek (Angiozar, Ubera, Osintxu, Elorregi, ...) San Martin jaiez gozatu ahal dezaten.
Horretarako, zerbitzua erabili nahi dutenek Ibargarai kaleko taxi geltokira hurbildu beharko dira, edo bestela taxietako telefono zenbakietara deitu. Zerbitzuaren prezioa 16 eurokoa izango da eta Udalak 9 euro ordainduko ditu, gainontzekoa, berriz, erabiltzaileak ordaindu beharko du.
Kontaktua:
Felix Peralta, taxista. - 699 348 688
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
