Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloa ospatuko da Bergara, Azkoitia eta Azpeitian, udazkena musikatuz

Edizio berri batekin dator Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa. Aurtengo udazkenean 24.enez ospatuko da hiru udalerritan. Loiolako Basilika, Bergarako Santa Marina Parrokia eta Azkoitiko Parrokia dira urriaren 6tik 28ra bitartean kontzertuak hartuko dituzten hiru eszenatokiak. Aurtengo zikloak, gainera, Azkoitiko Cavaillé-Coll organoaren 125. urteurrenarekin bat egiten du.

Bergarako Udalak Lacor-Ibili enpresa omendu du ‘Ekinola’n, “garai berrietara egokitzeko erakutsitako gaitasunagatik”

Asteazken honetan ospatu dira gazteei bideratutako ‘Ekinola’ ekintzailetza jardunaldiak Bergaran, eta, besteak beste, Bergarako Udalak Lacor-Ibili enpresa bergararra omendu nahi izan du, azken urteetan izandako garapenagatik. Lacor-Ibili familia izaerako enpresa honek sukalderako eta ostalaritzarako tresneria egiten du, eta gaur egun 180 langile inguru ditu, 75 milioi eurotik gorako fakturazioarekin. Guztira, 80 herrialde baino gehiagotan saltzen ditu bere produktuak.

Asfaltatze lan ezberdinak burutuko ditu Bergarako Udalak datozen asteetan

Bergarako Udalak hasi ditu dagoeneko asfaltatze lan ezberdinak herriko lau puntu ezberdinetan. Udalak 157.024 euroko inbertsioa egin du lan horietarako, eta datozen asteetan egingo dira Agirrebeña, Ertzaintzaren komisaldegiaren atzealdeko bidegorrian, Ibargaraiko parking publikoko sarreran eta barianteko sarrera inguruan (zubia, bidegurutzea eta Ibargaraiko sarrera).

Lan hauek, gehienez ere, hilabete eta erdiko epea izango dute. Obra hauen ondorioz, urriaren 2, 3 eta 4ean Ibargaraiko aparkalekuko sarbidea itxita egongo da.

Obrak hurrengo puntuetan egingo dira:

‘Lehen Sorospenak Haurtzaroan’ – Gurasoei zuzendutako ikastaroa

Bergarako Udalak, Gipuzkoako DYA-rekin elkarlanean, gurasoei zuzendutako ‘Lehen Sorospenak Haurtzaroan’ ikastaroa antolatu du datorren urriaren 14rako, larunbata.

Ikastaroa 9:30etik 13:30era bitartean burutuko da DYA-k MArtokon duen lokalean, eta izen ematea doan izango da.

Gehienez 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute, eta jende gehiago apuntatuko balitz zozketa egingo da.

Izen ematea: https://labur.eus/8kTBY

Ekimen ezberdinak antolatu dituzte Bergaran, Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira

Urriaren 1ean ospatzen den Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, Bergarako Udalak eta herriko eragile ezberdinek hainbat ekimen antolatu dituzte hurrengo egunetara begira:

EGITARAUA:
Irailak 30 – 11:00 – 13:00 ARIN – eguneko arretarako zerbitzua ate irekiak (Boni Laskurain, 9)

Urriak 1 – 19:30 Zinea: El viaje de Harold

Urriak 2– 12:00. Aldarrikapen eguna (San Martin plazan)
• Adierazpen irakurketa
• Salda, txorizoa eta kantuak
19:30 Zinea: El viaje de Harold

Orriak