Arrizuri kaleko zuhaitzak berritzeko prozesu bat abiatuko du Udalak ostegun honetan, hainbat urtez jarraian mantentze-lanak egin ondoren. Izan ere, egungo astigarrak (Acer negundo) osasun-egoera larrian daudela egiaztatu da, eta, ondorioz, hauek ordezkatzeko beharra ikusi da.

Guztira, 20 zuhaitz kendu eta 12-13 zuhaitz berri landatuko dira, ingurunean hobeto egokituko den espezie batekin: Photinia fraseri. Zuhaitz hau, tamaina txikiagokoa eta hosto iraunkorrekoa izanik, inguruko bizilagunei erosotasuna eta segurtasuna bermatuko die. Gainera, urte-sasoiaren arabera, hostoen tonalitateak aldatzen dira, ingurune atsegin eta estetikoa eskainiz. Horrez gain, ez dute altuera handia hartuko eta etxebizitzetako leihoei ez diete inongo trabarik egingo.

Bergararren parte-hartzea sustatu asmoz, interesa dutenek euren iritzia eta ekarpenak bidali ahal izango dituzte lorezaintza@bergara.eus helbidera.