Bergara Ongizatearen Plaza: Urtarrilaren 15 eta 16an, Bergarako Seminarixoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergarako Udalak 'Bergara Plaza – Ongizatearen Plaza' antolatuko dute urtarrilaren 15 eta 16an Bergarako Seminarixoan. 

Ongizatea ez da soilik osasuna; bizi-kalitatea, berdintasuna, ingurune berdea eta zaintza kolektiboa ere bada. Horri buruz hitz egiteko, bi eguneko programa zabala prestatu da:

2025/2026 ikasturteko heziketa programa aurkeztu du Bergarako Elikadura Mahaiak

Bergarako Elikadura Mahaiak sustatutako “ekoizpen duina, kontsumo herrikoia” heziketa programa abiatuko da 2025ko abenduan. Herriko ikastetxe guztiek parte hartuko dute, eta 400 ikasletik gora arituko dira 17 saio ezberdinetan (2025eko abendutik 2026ko martxorarte). Aurkezpen irekia abenduaren 10ean egin da, atsaldeko 17:30etan Oxirondo azokan.

“Elebakartasun garaiak” liburua aurkeztuko da ostiralean Bergaran

Juantxo Madariagak XVII. mende erditik 1876ra bitarteko ikerlana aurkeztuko du.

Abenduaren 12an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Juantxo Madariagak Elebakartasun garaiak izeneko bere azken lana aurkeztuko du Bergaran. Liburuan, egileak Bergarako euskararen historia soziala ikertzen du; hain zuzen ere, XVII. mendearen erditik 1876. urtera arteko tartea.

Debagoiena Ehuntzen ekimenak bakardadeari aurre egiteko jarduerak aurkeztu ditu

Gaur egungo gizarte testuinguruak aldaketa sakonak eragin ditu gizarte harremanetan eta horregatik, azken urteetan gizarteak diskurtso publikoan bakardadearen gaia barnebiltzearen beharra sentitzen du. Horrek, besteak beste, agerian uzten du bakardadea esperientzia subjektibo gisa era murritzagoan sentitzen duen gizarte kohesinatua sortzeko beharra.

Bergarako Udalak Gabonetarako ekintza ugari antolatu ditu haur eta nerabeentzako

Bergarako Udalak Gabonetan zehar jarduera eta ekintza bereziak prestatu ditu haur, nerabe eta beraien familientzat. Hona hemen egitarauaren puntu nagusiak:

·       Abenduak 22: Laboratorium Sekretua online lehiaketa. Parte hartzea doakoa da eta izena ematea beharrezkoa da (943 76 90 03 // laboratorium@bergara.eus). Informazio gehiago: https://laboratorium-sekretua.eus.

Orriak