OHZ (IBI) zerga ordaintzen laguntzeko diru laguntza berria sortu du Bergarako Udalak

Egoera ekonomiko zaurgarria izan dezaketen bergararrei lagundu asmoz, Bergarako Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (IBI-a, erdaraz) ordaintzen laguntzeko diru laguntza berria kaleratu du. Guztira, Udalak 20.000 euroko diru partida berria sortu du helburu honetarako, eta dagoeneko laguntza eskatzeko epea irekita dago, urriaren 31ra arte.

Dirulaguntza jasotzaile izateko baldintzei dagokienez, Udalak taula mailakatu bat diseinatu du, egoera zaurgarrienean dauden eskatzaileek lehentasuna izateko. Horretaz gain, hainbat baldintza zehaztu ditu eskaera egiteko.

Pertsona edo enpresa ekintzaileentzako 50.000 euroko diru laguntzak eskainiko ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udalak bi diru-laguntza jarri ditu abian herriko pertsona edo enpresa ekintzaileei bideratuta. Batetik, enpresa berriek lokala alokatzeko diru-laguntza (20.000 eurokoa). Bestetik, Bergaran finkatuta dauden enpresentzako diru-laguntzak, Eragin programa (30.000 eurokoa). Deialdi hauetarako eskaerak abenduaren 1ean bukatuko dira.

Orriak