Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2025eko lehenengo hiruhileko Merkatu eta Merkatu-txikiko tasen erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

·  2025eko martxoaren 17tik  2025eko maiatzaren 23ra

Lekuak eta medioak:

·  Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2025eko maiatzaren 23an.

·  Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

  •   Udaletxeko B@Z -Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00etatik 15:00etara;  eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela,  legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
  •   Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazaine(t)an ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
  •   Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
  •   Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, “Nire ordainketa on line” atalean: www.bergara.eus

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.