Bergarako Udalak 20.000 euro gehiago jarri ditu Euskadi Bono Dendak herrian indartzeko

Asteazken honetan, azaroaren 8an, Euskadi Bono Denda kanpaina abian jarriko da Euskal Autonomia Erkidegoko herri ezberdinetan. Horregatik, eta herriko komertzio txikiko kontsumoa sustatu asmoz, Bergarako herriari dagokion bono kopuruari beste 2.000 bono gehituko dizkio Bergarako Udalak, 20.000 euroko inbertsio berri baten bitartez.

Aroztegi aretoan erakusketak eskaintzeko izen emate epea ireki du Bergarako Udalak

Bergarako Aroztegi aretoan beren lanak erakutsi nahi dituzten artistek izena emateko epea zabaldu du bertako Udalak. Horretarako, 2023ko azaroaren 24ko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beraien eskaerak. ‘Batzorde Mistoak’, aurkeztutako eskaera guztiak aztertu ondoren, aukeraketa egin eta urteko programazioa egingo du.

Adikzioen arloan ere osasunaren sustapena lantzea aldarrikatu du Bergarako Udalak

Adikzioen arloan ere osasunaren sustapena lantzea garrantzizkoa da Bergarako Udalarentzat. Ildo horretatik jarraituz, Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak nerabeen eta gazteen kanabisaren kontsumoari lotuta martxan jarritako sentsibilizazio-kanpainarekin.

Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan kanabisa da gehien kontsumitzen den legez kanpoko substantzia, batez ere 15 eta 24 urte bitarteko gazteen artean; erraz lortzen da, prezioa beste legez kanpoko droga batzuena baino baxuagoa da, eta arriskuaren pertzepzio soziala txikia da.

Orriak