ARIN eguneko arretarako zerbitzua ezagutzeko ate irekiak antolatu ditu Bergarako Udalak

2022ko urte bukaeran zerbitzua martxan jarri ostean, Bergarako Udalak ate irekiak antolatu ditu ARIN Eguneko Arretarako Zerbitzuak herriko adinekoei eskaintzen dizkien zerbitzuak ezagutarazteko. Izan ere, Jubilatuen Etxean garatzen den zerbitzu berri honek hainbat jarduera eskaintzen dizkie herriko nagusienei, besteak beste, osasun fisikorako eta kognitiborako ariketak, harremanak sustatzeko ekintzak, psikologikoki hobeto sentitzeko jolas eta dinamikak, eta beste hainbat.

“Bergararren bizitzak hobetzen jarraitzeko” Legealdi Plana aurkeztuko du Udalak udazkenean

Agintaldia hasi zenetik 100 egun igaro diren honetan, Bergarako Udalak orain artekoen errepasoa egin eta legaldi berrirako lan ildo nagusiak zeintzuk izango diren azaldu du. Zentzu horretan, Bergarako Udaleko arlo ezberdinetan legegintzaldirako bideorria izango den Gobernu Plana lantzen dihardutela adierazi du Gorka Artola alkateak, “bergarar guztion bizi kalitatea hobetu eta herri honi etorkizun oparo bat eskaini asmoz”.

Jabekuntza Eskolak - Kontsultatu ikastaroak

IKASTAROEN / JARDUEREN ZERRENDA
(Denak doan eta zaintza zerbitzua izateko aukera aurretik esanez gero)
2023ko urritik 2024ko urtarrila bitartean

• Edertasun kanonak? Lodifobia? Baimenik eta barkamenik eskatzen ez duten lortzak
Asteartetan 18:00etatik 20:00etara (urriak 10, 17, 24 eta 31) - Euskaraz

• Topalekuak emakume migratuentzat
larunbatetan 16:00etatik 18:30etara (azaroak 4, abenduak 9 eta urtarrilak 27) - Gazteleraz

Uruguaiko eta Argentinako ordezkariak Zaintzaren eta Hirigintzaren arteko harremanaz arituko dira Bergaran datorren ostiralean

Ikasturte berriarekin batera, Bergarako Udalak eta herriko eragile feministek hainbat jarduera antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Lehen aukera datorren ostiralean izango da, besteak beste, Silvana Pissano Montevideoko (Uruguai) B udalerriko alkatea Bergarara etorriko baita zaintzaren eta hirigintzaren arteko harremanaren inguruko hitzaldi bat eskaintzera. Datorren irailaren 29an izango da berbaldia, 18:00etan, Irizarren.

Orriak