Arrasate-Bergarako (Debagoieneko) Lurraldearen Zatiko Planak, hurrengo 16 urteetan abiarazi beharreko etxebizitzen kopurua kalkulatzeko, Lurralde-Antolamenduaren Artezpideetan (LAA/DOT artezpideetan) ezarritako aurreikuspenak ditu oinarri gisa; izan ere, bertan ulertzen den moduan, erabili diren bost parametroen araberako emaitza ez da gehiegi aldatuko. Hona hemen erabilitako bost parametroak: lurralde-ereduaren inplikazioak, hazkunde demografikoa, familia-egituraren aldaketa, eskaintzaren zurruntasuna zuzentzea eta bigarren bizitegia.

Lurraldearen Zatiko Planak, Memoriaren 4. kapituluan (BIZITEGI-LURZORUAK ETA EKONOMIA-JARDUERETAKOAK), Bergararako honako kopuru orientagarriak aipatzen ditu —eta aurrerago, ANTOLAMENDU-ARAUAK atalean baita arautu ere—:

Aurreikusitako etxebizitza-kopurua, guztira: 1.890
Babestutako etxebizitza-kopurua, guztira: 500
Hurrengo zortzi urteetarako etxebizitza-kopurua, guztira: 1.421

Lurraldearen Zatiko Planak, ANTOLAMENDU-ARAUAK atalean, 58. artikuluan (Bizitegi-kuantifikazioa), 3. puntuan honela dio:

Hala, plangintza orokorrak definitu beharreko etxebizitzen kopurua balio-aukera bati egokituko zaio udalerrien arabera, eta zortzi urteko indarraldirako. Aukera horren barruan honakoak izango dira gutxieneko eta gehieneko balioak:

  • Plangintzako bizitegi-ahalmenerako gehieneko balioa: lurzoruaren gainkalifikazioaren ondorioz antolatu gabeko hiri-garapenak ez sortzeko ezartzen den balioa. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen 1.5. eranskinaren zuzeneko aplikazioaren ondoriozkoa da.
  • Plangintzako bizitegi-ahalmenerako gutxieneko balioa: kalifikatutako lurzoru urri egotea saihesteko ezartzen den balioa. Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen 1.5. eranskinaren zuzeneko aplikazioaren ondoriozkoa da, eta eskaintzaren zurruntasunerako % 50eko koefizientea hartu da aintzat.”

Gehieneko eta gutxieneko balioen artean zabaltzen den tartea edo urkila udalerri bakoitzeko datu estatistikoen arabera aplikatuko da. Datu horiek plangintza berraztertzeko dokumentua idazten den uneari dagozkionak izan beharko dira. Gainera, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen irizpideei eta Lurraldearen Zatiko Planaren I. Eranskineko kalkulu-orriari jarraitu beharko zaie.

Horretaz gain, Eremu Funtzionaleko udalerrietan, honako berezitasunak ere hartuko dira aintzat:

  • Zortzi urteren buruan familia-tasa 0,30 murriztuko dela kalkulatuko da.
  • Eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko koefizientea, Bergararako, 0.20 izango da.

Etxebizitzen gehieneko eta gutxieneko kopuruak zehazteko, Lurraldearen Zatiko Planak Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen (LAA/DOT artezpideen) 1.5 Eranskina aipatzen du. Eranskin hori aplikatu ahal izateko, oinarri gisa, Udalak emandako Errolda gaurkotuaren honako datu hauek eta 2015. urteko etorkizuneko populazioko datuak hartu dira:

  • Erroldatutako biztanleen kopurua (PB): 14.840.
  • Okupatutako etxebizitzen kopurua (OEB): 5.515.
  • Familiako batez besteko tamaina (FBT): 14.840/5.515 = 2,69 bizt./etxebiz.
  • Hutsik dauden etxebizitzen kopurua: 357, Bizigunek emandako datuen arabera.

Premisa horiekin, eta 1.5 Eranskineko formulak aplikatu ondoren, honako kopuruak irteten dira:

C1.- Lurralde-ereduaren inplikazioak:

Bergaran, hazkunde selektiboari, habitat alternatiboari edo bigarren bizitegiari buruzko osagarririk ez da hartzen kontuan.

C2.- Hazkunde demografikoa:

2007ko biztanleria hartzen da oinarri, 14.840 biztanle, hain zuzen. Eta urteko hazkundea, ustez, % 0,40koa izango da. Premisa horiekin, 2015. urteko etorkizunean (8 urte barru) populazioa honakoa izango da:

2015eko populazioa = Gaurko populazioa (1 + Hazkunde demogr.-ko urteko tasa) 8 urtetan.

EP = 14.840 (1 + 0,004) 8 = 15.321 biztanle.

Hau da, formula hori aplikatuz gero, guztira 481 biztanle berri irteten dira. Familiaren batez besteko tamainari buruz, Lurraldearen Zatiko Planaren arabera, 2015. urterako 0,30 murriztuko da eta, beraz, honakoa izango da: 2,69 – 0,30 = 2,39 bizt./etxeb. {FBT(n)}. Horren guztiaren ondorioz, etxebizitza berrien kopurua honakoa izango da: 481/2,39 = 201 etxebizitza.

C3.- Familia-egituraren aldaketa:

Etxebizitza berriaren beharra honela azaltzen da zenbakitan:

Gaurko populazioa (PB) / Familiako tamaina {FBT(2015)} – okupatutako etxebizitzak (OEB).

14.840 biztanle / 2,39 bizt. etxebizitzako – 5.515 etxebiz. okupatutakoak = 694 etxebizitza

C4.- Eskaintzaren zurruntasuna zuzentzea:

Eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko koefizientea (ZK), Lurraldearen Zatiko Planaren arabera:

0,20 {Okupatutako etxebizitzak (OEB) +C2 + C3} x ZK

(5.515 + 201 + 694) x 0,20 = 1.282 etxebizitza

C5.- Bigarren bizitegia:

Ez da hartzen kontuan.

Plangintzak gehienez eskaini dezakeen etxebizitza-kopurua:

C1 + C2 + C3 + C4 + C5 = 201 + 694 + 1.282 = 2.177 etxebizitza berri

Eta hutsik dauden 357 etxebizitzak kenduz gero, emaitza honakoa da:

2.177 – 357 = 1.820 etxebizitza berri

Plangintzak gutxienez eskaini beharreko etxebizitza-kopurua:

C1 + C2 + C3 + (0,5 xC4) + C5 = 201 + 694 + 641 = 1.536 etxebizitza berri

Eta hutsik dauden 357 etxebizitzak kenduz gero, emaitza honakoa da:

1.536 – 357 = 1.179 etxebizitza berri

Plan Orokor honek zehaztu beharko duen etxebizitza-kopurua kopuru hauen artean egon beharko da: 1.820 (gehieneko etxebizitza berrien kopurutzat hartutakoa) eta 1.179 (gutxieneko etxebizitza berrien kopurutzat hartutakoa).

Aurreikusitako etxebizitza horietatik guztietatik, % 26 babestutako etxebizitzak izatea proposatzen du Lurraldearen Zatiko Planak.

Lurraldearen Zatiko Planak, 59. artikuluaren 3a) puntuan, Eremu Funtzionalerako aurreikusten diren hiri-eraldaketarako jarduketak jaso ditu. Bergaran, San Antonioko kotoi-fabrikako jarduketa baino ez du aurreikusten.

Horretaz gain, Plan Orokorraren dokumentu honetan hiri-eraldaketarako beste bi jarduketa garrantzitsu ere jaso dira, Movilla S.A. eta Tornillería Deba S.A.L. industriek betetako lursailetan, hain zuzen. Hona hemen jarduketa horien jatorria: Movilla-ren kasuan, alde batetik, industria-jarduera itxi egin zen eta, bestetik, Urteaga kalearen inguru osoa birgaitu beharra zegoen. Izan ere, birgaitze hori jadanik hasita dago: Uhola erreka ubideratzeko jarduketa publikoa egin zen, espazio publikoak guztiz berrurbanizatu dira, eta Babes Ofizialeko eraikin batzuk altxatu dira. Tornillería Deba-ren kasuan, berriz, udalerriko beste toki batean birkokatu beharra zuen, gaur egungo pabiloiak zaharkituta zeuden-eta.

Guneak hiri-ikuspegitik eraldatzeko eta onera ekartzeko hiru jarduketa horietan, udalerrirako aurreikusten diren etxebizitza berri gehienak sartzen dira; beraz, horren eraginez, apenas ez da antolatu bizitegi-erabilerako garapen berriko lurzoru-erreserbarik .

Hirigintza