Plan Orokorrak aurreikusi behar duen hazkunde urbanoa bat etorri beharko da hazkunde demografikoarekin eta udalerriko egoera ekonomiko zein sozialarekin.

Hala ere, udalerri baten garapena ezin da aztertu edo ulertu kokatzen den eskualdeko garapenetik aparte. Gogoeta hori Debagoieneko moduko eskualde batean are eta aipagarriagoa da; izan ere, eskualde-eskarmentu handikoa da eta udalez gaindiko kudeaketa-organoak ditu, Debagoieneko Mankomunitatea kasu.

Horrela, behin betiko onartuta dagoen ARRASATE-BERGARAKO (DEBAGOIENEKO) LURRALDEAREN ZATIKO PLANAk Debagoieneko Eremu Funtzional osoan aplikatu beharreko irizpide, helburu eta irtenbide orokorrak zehazten ditu. Eta Plan Orokor honetan ere horiek jaso dira, aurrerago xehatuko diren zehaztapenekin.

Era berean, dokumentu honetan aplikatu egiten dira, alde batetik, Lurraldearen Arloko Planetan izaera arau-emailea duten arau espezifikoak, eta bestetik, goragoko arau-maila duten eta onartuta dauden beste araudietan izaera loteslea duen guztia.

Hirigintza