Mugikortasun Astea ospatuko du Bergarak, garraio jasangarrien kontzientzia piztu asmoz
webmaster-k Ar, 2025-09-09 09:49-n bidalia
Bergarako Udala eta Debagoieneko Mankomunitatea elkarlanean ari dira Mugikortasun Astea ospatzeko, garraio jasangarriaren aldeko kontzientzia pizteko helburuarekin.
Debagoieneko datuek erakusten dute kotxe-mugimenduen %75 bailara barruko joan-etorrietarako izaten dela, eta horrek garraio alternatiboen erabilera sustatzeko beharra azpimarratzen du.



