Emakume zientzialariak ezagutarazteko lehiaketa ospatu dute Bergarako ikasleek

· Mariaren Lagundiko 6. Mailako ikasle talde batek irabazi du lehiaketa, Elizabeth Blackburn zientzialariaren inguruan eginiko ikusentzunezko lan batekin.

· Laboratorium Museoak eta Bergarako Udalak Emakume Zientzialarien lana nabarmendu nahi izan dute ekimen honen bitartez.

BIDEOA IKUSI: https://youtu.be/I9BJTeoyJ8I?si=J30o92JYFpnisB13

500 zuhaitzetik gora landatuko dituzte Bergaran auzolanean otsailaren 24ean

Otsailaren 24ean Bergarako Udalak eta Kukubaso elkarteak bertako zuhaitzen landaketa antolatu dute Itsasmendiko udal lursailetan, eta, helburu horrekin, bergararrak ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte. Aurtengo bigarren zuhaitz landaketa izango da, eta, kasu honetan, espezie ezberdinetako 500 zuhaitzetik gora landatuko dira.

Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu du Bergarako Elikadura Mahaiak

· Martxoa eta apirila bitartean, Jesus Kalboetxeaga sukaldariak elikagaien aprobetxamendua eta eguneroko ekonomia errazteko ikastaroa eskainiko du.

Bergarako Elikadura Mahaiak oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu du martxoa eta apirilean, ‘Elikadura burujabetzan kataiari helduz’ jardunaldien barruan. Izan ere, iazko azarotik otsailera bitartean, ikastetxeekin elkarlanean burutako jarduerak egin dira, eta datozen asteetan ere aipatutako ekimena jarriko da martxan.

Bergarako Udalak bat egin du Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Egunarekin

Gaur, otsailak 14, Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Bergarako Udalak bat egin du egun horrekin, Sortzetiko Kardiopatiak dituzten Gaztetxo, Gazte eta Familien laguntzarako Elkarteak hala eskatuta. Arazo hori ikustarazteko, oihal bat jarri du udaletxeko balkoian.

Orriak