Inausketa lanetan sortutako egur loteak doan eskainiko ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udalak 2024. eta 2025. urteetan bere mendi, baso edo lorategietako lanetan sortutako egurra doan emango die eskaera hau egiten duten bergararrei. Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.

Jaso nahi duten egurra garraiatzea eta horretarako egin beharreko mozketak adjudikazio hartzailearen kontura izango dira, eta bere ardurapean, bere bitartekoekin eta behar diren segurtasun-bitartekoekin erretiratuko dituzte.

Udal gobernua: “Etorkizunari imajinazio komunitariotik erantzungo dion Bergara aktiboa lortu nahi dugu”

Etorkizunari imajinazio komunitariotik erantzungo dion Bergara aktiboa eraiki nahi dugu. Kontzeptu korapilatsua iruditu dezakeen arren, hiru elementu garrantzitsu barnebiltzen ditu esaldi horrek: Etorkizuna, Imajinazioa eta Komunitatea.

Historikoki jakinduria handiko herria izan da Bergara. Jakinduria; gure gizartearen momentuko erronkei erantzuteko, eta gizarte eta komunitate bezala garatu ahal izateko. Eta jakinduria zerbait bada, imajinazioa da.

“Bergararron etorkizuna imajinaziotik eta komunitate izaeratik irudikatu behar dugu”

Ze helbururekin osatu duzue Agintaldi Plana?

Lehenbizi, aipatuko nizuke gobernu bezala beharrezkoa ikusten dugula Agintaldi Plan bat lantzea, legegintzaldi osorako bideorri bezala erabiliko duguna. Asko aldatzen ari da mundua.

Asko aldatzen ari da Euskal Herria eta baita Bergara ere. Asko eta azkar. Eta egoera horren aurrean Bergaratik ere errezeta berriak eskaini behar dizkiegu arazo horiei, eta horretarako beharrezkoa da bideorri berritu bat edukitzea.

Udazken-neguko aukeren azoka ospatuko dute herriko komertzioek asteburu honetan

Udazken-neguko aukeren azoka otsailak 22 (osteguna), 23 (ostirala) eta 24 (larunbata) ospatuko du Bergarako Bedelkar elkarteak.

Komertzioek produktuen stock metatua bezeroei eskainiko die prezio murriztuan, udalerriko erdialdeko kaleetan merkataritza fluxua sortuko dute, kalea dinamizatuz eta hurbileko eta tokiko erosketa bultzatuz.

Ideia, aurreko aldietan bezala egitea da, hau da, establezimenduek produktua saltoki aurrean ikusgai jarriko dute, karpak ere bertan kokatuz.

Orriak