Bergarako Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu da, haurren ongizatea eta garapen integrala sustatu asmoz

Bergarako Udaletxeko pleno aretoan, Bergarako lehen hezkuntzako ikastetxeek, herriko kirol elkarteek eta Bergarako Udalak Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu dute, udalerriko haur eta nerabeen garapen integrala eta osasuntsua sustatzeko helburu argiarekin.

Itun honen bidez, sinatzaileek konpromisoa hartu dute jarduera fisiko eta kirol hezigarri, osasungarri eta berdinzale bat garatzeko, haurren interes gorena erdigunean jarriz. Bergaran azken urteetan garatu den Multikirol eredua indartzen jarraitzeko borondatea adierazi dute.

Artisten profesionalizazioa eta artearen normalizazioa sustatu zituen Miguel Okina margolariari buruzko liburua bere jaiotzaren mendeurrenean

Miguel Angel Elkoroberezibar ikertzaileak artista bergararraren bizitza, obra eta eragina bildu ditu Miguel Okina 1924-2021. Artea etxeetara iritsi zenekoa liburuan.

Miguel Okina, 4.000 lanen egilea, artistaren duintasunaren eta profesionalizazioaren bultzatzaile izan zen, artearen zabalkundearen eta normalizazioaren sustatzaile.

 

Liburuaren aurkezpena

Urteaga kalea trafikoarentzat zabaldu eta San Antonioko biribilgunean lanak hasiko dira

Asteazken honetan, irailak 17, goizean zehar Urteaga kalea berriro trafikoarentzat zabalduko da Bergaran. Hala ere, San Antonioko biribilgunean lanak hasiko dira egun berean, eta horrek trafikoan eraginak izango ditu.

Antzuolatik Bergarara sarrera normaltasunez egin ahalko da, baina ibilgailu astunek irteera bariantetik (GI-636) egin beharko dute. Mintegi eta Artzamendira joateko, ibilgailu arinek San Migel kaletik pasatu eta Urteaga kaletik igo ahalko dute. Ibilgailu astunek, berriz, GI-636 errepidetik sartu eta Urteaga kaletik joan beharko dute.

Urteaga kaleko bidegorriaren IV. fasearen lanak hasi ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udalak Urteaga kaleko bidegorriaren IV. Fasearen lanak hasi ditu ostegun honetan. Fase honek San Antonioko biribilgunetik III. fasearen amaiera eta Urteaga kalearen urbanizazio amaierara arteko zatia hartzen du.

Obrak UTE BIDEGORRI BERGARAri esleitu zaizkio, Altuna y Uria SA eta Asfaltos Urretxu SA enpresek osatutako elkarteari.

Proiektuaren lizitazio oinarria 152.969,31 eurokoa izan da (BEZ barne), eta azkenean adjudikatutako aurrekontua 144.250,07 eurokoa da (BEZ barne). Lanek 100.000 euroko dirulaguntza jasoko dute, eta gauzatzeko epea 3 hilabetekoa izango da.

Orriak