Bergarako Udalak energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, eta hurrengo asteetan hasiko dira udal eraikinetan bost instalazio fotovoltaiko berri jartzeko lanak.

Instalazioak honako eraikinetan egingo dira:

·      Labegaraieta kiroldegia

·      Martinez de Irala eraikina

·      Oxirondo azoka

·      Angiozar udal-frontoia

·      Osintxu udal-frontoia

Instalazioen hornidura eta martxan jartzeko lehiaketa publikoa dagoeneko adjudikatuta dago, eta lizitazioaren oinarria 561.168,92 eurokoa da (BEZ barne). Inbertsio hauek EVE-EEE erakundeak diruz lagunduko ditu, bataz beste %85eko laguntzarekin.

Instalazio berriek guztira 370.655,00 kWh/urte sortuko dute, eta Labegaraieta zaharra gehituta, kopurua 450.655,07 kWh/urte-ra igoko da. Horrela, 2024-2026 epealdian udalaren energia kontsumoaren %10,75 asetzea aurreikusten da. Plangintza 2030 urte bitartekoa da eta epe muga horretan %38,04ko estaldura lortzea espero da.

 

Kontsumo Totala (kWh)

Sorkuntza (kWh/urte)

Asetutako portzentaia

2024/2026

4.193.126,71

450.655,07

10,75%

       
 

Kontsumo Totala (kWh)

Sorkuntza (kWh/urte)

Asetutako portzentaia

2026/2028

4.253.853,38

1.002.567,02

23,74%

       
 

Kontsumo Totala (kWh)

Sorkuntza (kWh/urte)

Asetutako portzentaia

2028/2030

4.253.853,38

1.618.022,93

38,04%

“Jasangarritasun klimatikoaren eta Udalaren baliabideen kudeaketa jasangarriaren aldeko neurriak dira hauek, erregai fosilen kontsumoaren beherakadarekin batera, bergararron dirua aurreztuko dugulako era berean. Gobernu talde honetan argi daukagu energia berriztagarrien aldeko apustuan sakonduko dugula”, adierazi du Gorka Artola alkateak-

Energia eraginkortasunaren eta berriztagarrien hedapenaren bidean, Bergarako Udalak 681.000 euroko konpromiso ekonomikoa hartu zuen 2025-2027 urteetarako, pasa den azaroko osoko bilkuran. Legegintzaldi osoan zehar (2023-2027), 1.300.000 euro inguruko inbertsioa egingo da arlo honetan.

Instalazio fotovol. 2024/2026

   

Eraikina

Instalatutako pot. (kW)

Urtean sortutako energ. (kWh)

Oxirondo azoka

90,44

93.008,60

Osintxuko frontoia

66,15

66.807,37

Angiozarko frontoia

36,75

39.685,00

Martinez de Irala

110,67

111.769,78

Labegaraieta kiroldegia

58,80

59.384,33

 

TOTALA (kWh/urte)

370.655,07

 

Labegaraieta zaharra gehituta (kWh/urte)

450.655,07

Helburua da 2030erako 4/2019 Jasangarritasun Energetikoaren Legea eta 1/2024 Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea betetzea, hau da, 2016ko kontsumoaren aldean %35eko murrizketa lortzea eta kontsumoaren %32 adinako energia sortzeko gaitasuna izatea.