webmaster-k Az, 2025-09-03 16:54-n bidalia
Agorrosingo igerileku handiko estalkia konpontzeko enpresa iraila erdialdean adjudikatuko du Bergarako Udalak, eta irailean zehar jakingo da zehazki lanak zein egunetan hasiko diren. Hala ere, eta jakinda lanok udazken aldera hasiko direla, irailean ez da garbiketa asterik egingo. Halaber, igerilekuko erabiltzaileak dagokien momentuan abisatuko dira.
Horren ondorioz, udako igerilekua zabalik mantenduko da astebete gehiago, irailaren 8tik 14ra. Aste horretan, kanpoko igerilekuaren ordutegia berezia izango da: goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara.
Bide batez, momentu honetara arteko erabiltzaile datuak eskaini ditu Udalak, eta aurtengoa azken urteetako asistentziarik altuena izateko joera duela nabarmendu dute udal ordezkariek.
Abonatuak (hilabetez hilabete):
• 2022: 3751 (Ekaina), 3627 (Uztaila), 3498 (Abuztua/Iraila)
• 2023: 4291, 4258, 3777, 3352
• 2024: 5116, 4481, 3460, 3839
• 2025: 4268, 4709, 4166, 4116
Sarbideak (hilabetez hilabete):
• 2022: 20.555 (Ekaina), 24.405 (Uztaila), 13.490 (Abuztua), 12.976 (Iraila)
• 2023: 26.341, 23.738, 15.071, 16.868
• 2024: 25.763, 28.963, 13.014, 12.852
• 2025: 28.294, 24.116, 15.291 (Irailekoak oraindik osatzeke)
Urteko sarbide totalak:
• 2022: 73.448
• 2023: 84.041
• 2024: 80.592
• 2025: 67.701 (iraileko datuak gabe)