Hasierako onarpeneko Plan Orokorra jendaurrean jarri zenean, bi alegazio-idatzi aurkeztu ziren funtsezko aldaketekin lotuta, eta jendaurrean jarritakoak ez ziren erabakiei buruz, berriz, beste lau alegazio-idatzi —bat epez kanpo—; azken lau horietako bateren batean, gainera, lehendik Udalbatzak edota Plangintzarako Aholku-Batzordeak ezetsitako argudioak eta proposamenak errepikatzen ziren. Plan Orokorraren idazleak, bere txostenean, alegazio-idatzi guztiak aztertu ditu —baita epez kanpo aurkeztutakoa ere—.
Lehengo Plangintzarako Aholku-Batzordeari deitu zitzaion berriz, eta bilera bakar bat egin zuten 2008ko urriaren 14an. Ez zen aurkeztu, bertakoek bozkatzeko, inolako proposamen zehatzik.