Hasierako onarpena zuen Plan Orokorra jendaurrean jartzeko epean 30 alegazio-idatzi aurkeztu ziren, eta plana idatzi duen taldeak banan banan aztertu zituen.

Memoria honetako 3.2 puntuan jasotzen den moduan, indarreko araudia betez, Herritarren Partaidetzako Aholku-Batzordea eratu zen, Plan Orokor berriaren Aurrerakina jendaurrean jartzeko prozesuaren osagarri gisa; abian jarri eta agintaldi horren bukaerara arteko indarraldia eman zitzaion. Udal hauteskundeetatik irtendako Udal Gobernu berriak Aholku-Batzordea berriz ere eratzea erabaki zuen. Batzorde horrek hainbat bilera egin zuen; hain zuzen ere, 2008ko urtarrilaren 8, 15 eta 29an, otsailaren 12 eta 26an eta martxoaren 11n. Bileretan, Plan Orokorra idazteko prozesu osoan zehar irtendako arazo- eta zalantza-puntu guztiak eztabaidatu ziren berez. Udal Gobernuaren eskariz, proposamen zehatz batzuk aurkeztu ziren bileretako parte hartzaileek horien gainean erabaki zezaten, eta martxoaren 11ko bileran bozkatu egin zituzten. Hona hemen proposamenak eta emaitzak:

  1. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: “gerriko berdea” deitutakoaren mugapena Plan Orokorrean jasotzea, lurzoru hori babesteko arauekin batera. Mugapen hori zehazteko irizpide egokirik ez dagoenez, proposamena honela moldatu zen: Plan Orokorrak mugapen bat aztertzeko proposamena jaso beharko luke, plan berezi baten bitartez garatuko litzatekeen mugapena, hain zuzen. Proposamen hau —zehaztuta gelditu den era horretan— partaideek aho batez onartu zuten.
  2. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: etorkizunean mugatzen joango diren babes-gune berriak udalerriko plangintza orokorrean sartzen joatea. Partaideek aho batez onartu zuten proposamena.
  3. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: Plan Orokorreko Memoriaren 53. eta 80. orrialdeak aldatzea; izan ere, haien iritziz, berdegune eta hiri-parke gisa erabiltzeko Espazio Libreen Sistema Orokorretan ez dira betetzen gutxieneko estandarrak. Era berean, San Martzialgo berdegunea ezin dela kalifikazio horretan sartu. Ez zen onartu proposamena.
  4. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: berdegune eta hiri-parke gisa erabiltzeko Espazio Libreen Sistema Orokorren sareko zerrendatik, San Martzialgo berdegunea kentzea, kalifikazio horretan ezin dela sartu ulertzen baita. Ez zen proposamena onartu.
  5. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: berdegune eta hiri-parke gisa erabiltzeko Espazio Libreen Sistema Orokorren sareko zerrendatik, Labegaraietako berdegunea kentzea, kalifikazio horretan ezin dela sartu ulertzen baita. Ez zen proposamena onartu.
  6. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: Artzamendi parkearen eremua eki aldera zabaltzea, izen bereko eraikina ere bertan sartu eta birgaitzeko. Ez zen proposamena onartu. Udal Gobernuak emandako ezezko botoa argitzerakoan azaldu zuenez, Udala gestio-lanetan dabil lursail horien eta eraikuntza-aztarna horien jabearekin; izan ere, Artzamendi kaletik hasi eta trenbide zaharreko lauguneraino oinezkoentzako moduko bide batzuk egokitu nahi ditu.
  7. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: parkeen eta berdeguneen Sistema Orokorrean sartuko ez liratekeen lorategi eta berdegune batzuekin, bigarren mailako berdegune-sare bat eratzea eta Plan Orokorrean jasotzea. Proposamena azaltzerakoan erantzun zen lorategi horiek gehienak jasota daudela, berdegune gisa, Plan Orokorrean. Aho batez onartu zen proposamena.
  8. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: Roman Oiarzabal kalea luzatzeko jadanik eginda dagoen kale-tartea eraiki izana berraztertzea, Arrizuri parkea lehengo egoerara bueltatu ahal izateko. Eztabaida bizi baten ondoren, ez zen onartu proposamena.
  9. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: kontuan izanda Udal Gobernuak Plan Orokorraren hasierako onarpeneko dokumentuan jasotzen zen kale berri baten eraikitze-proposamena kendu egin behar duela —Artzamendi eta Koldo Eleizalde kaleak lotzeko, Zabalotegi eta Madalena plazatik zehar joango litzatekeen kalea, alegia—, Eusko Jaurlaritzari Errekalde parkerako babes-araubidea eskatzea proposatzen da. Aho batez onartu zen proposamena.
  10. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldearen proposamena: udalerriko hainbat lorategi zerrendatu dira eta horietarako nolabaiteko babes-maila batzuk jaso daitezela eskatzen da. Ondoren piztu den eztabaidan, Udal Gobernuak azaldu duenaren arabera, aurkeztutako zerrendako ia lorategi guztiak babes-mailaren baten menpe daude, izan ere Monumentu-Multzo izendatuta dagoen Hirigune Historikoaren barruan baitaude. Hiriguneko Plan Bereziak ezarriko ditu dagozkien babes-neurriak. Azaldutakoan oinarrituta, Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. taldeak atzera bota du proposamena.

Era berean, bileretako batean Artzamendi eta Koldo Eleizalde lotzeko kalearen eraikitze-proposamenari buruz, eta zehazki proposamen hori hasierako onarpeneko Plan Orokorrean jasotzeko arrazoiei buruz eztabaidatu zen. Memorian bertan behin eta berriz esaten den moduan, Udal Gobernuak erabaki garbia hartua du Plan Orokorretik kentzeko bai kale-proposamena, bai kale-eraikitzearen ondoriozko hirigintza-garapenak.

Hirigintza