Bergarako Udalak Donibane Lohitzunen gertatutako emakume baten erailketa gaitzetsi du
Bergarako Udala-k Ig, 2024-05-05 00:06-n bidalia
Bergarako Udalak Donibane Lohitzunen gertatutako emakume baten erailketa gaitzetsi du eta senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Horrez gain, Bergarako Udalak bat egiten du herriko mugimendu feministak Donibane Lohitzuneko erailketa matxistia salatzeko antolatutako kontzentrazioarekin.
Neguko loreak herritarren artean banatuko ditu Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2024-05-03 13:51-n bidalia
Hurrengo astean udako garaiko lorak sartuko ditu Bergarako Udaleko Lorezaintza Taldeak herriko loragune desberdinetan. Orain arte neguko lorak egon dira jarrita ( pentsamenduak, antirrinunak eta biolak zehazki).
Momentuz ondo badaude ere, ezin da ahaztu negu garaiko espezieak direla eta beraz udaran nekez egingo dutela aurrera. Etxeko zaintza egokiarekin agian pixka bat luzatu daiteke beraien bizitza.
Matxiategi kalean hainbat lan egingo ditu Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2024-05-03 13:44-n bidalia
Matxiategi kalean hainbat farolen zutabeak egoera txarrean daudela ohartu da Udala, eta horiek ordezkatzeko lanetan hasi da aste honetan Obra eta Zerbitzuak saila.
Zutabeekin batera, horien basamendua berriztu eta kutxatilen (arketen) tapak aldatuko dira. Lanok hiru fasetan egingo dira eta ekainean bukatzea aurreikusten da. Gainera, ekainean, kale horretako asfaltatze lanak hasiko dira.
Udal osoko bilkura 2024-01-29
webmaster-k Ar, 2024-04-30 15:31-n bidalia
Udal osoko ezohiko bilkura 2024-01-22
webmaster-k Ar, 2024-04-30 15:29-n bidalia
Bergarako Txistulari Bandak kontzertua eskainiko du maiatzaren 5ean udaletxeko areto nagusian
Bergarako Udala-k Ar, 2024-04-30 10:54-n bidalia
Mokoloblok Eguna ospatuko dute maiatzaren 19an Bergaran
Bergarako Udala-k Ar, 2024-04-30 10:12-n bidalia
Maiatzaren 19an ospatuko da aurten Mokoloblok –Bergarako Kaleblok-a–. 18:00etan hasiko da, San Martin plazatik abiatuta. Antolakuntzak parte hartzaileen 25 gehieneko kopuru bat jarri du. Onarpena izena emandako ordenaren arabera egingo da.
Onartuak izan diren parte hartzaileek maiatzaren 19an 17:30erako San Martin plazan aurkeztu beharko dute.
Gorlako kantina kudeatzeko aukera ireki du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Ar, 2024-04-30 09:35-n bidalia
Bergarako Udalak Klima eta Energia Plana onartu du asteleheneko plenoan
Bergarako Udala-k Al, 2024-04-29 21:09-n bidalia
Bergarako Udalak aurrerapauso esanguratsuak eman nahi ditu energia eta klima arloetan, eta, horretarako, Tokiko Klima eta Energia Plana onartu du astelehen honetan, apirilaren 29an, ospatutako osoko bilkuran.
Plan honek jasangarritasunean eta energia ‘berdeagoetan’ jartzen du jomuga. Planean 115 ekintza jaso dira eta betetze muga 2030. urtera arte helduko litzateke, horixe baita erreferentziazko urtea bai klima eta energiari buruzko politiketarako eta bai Garapen Jasangarriaren Helburuak 2030 Agendaren baitan lortzeko.
Plan honek bost helburu zehatz izango ditu:
Pentekosteetarako egitaraua aurkeztu dute astelehen honetan
Bergarako Udala-k Al, 2024-04-29 13:24-n bidalia
· Su Ta Gar, Janus Lester, Xabi Solano, Raimundo El Canastero, Trikidantz, Unidad Alavesa edota Haize Arrosa taldeen kontzertuak izango dira jaietan.
· Jaietako astelehenean ospatuko den baltsa jaitsiera berreskuratu du Xaxau Konpartsak hamarkada baten ostean.
Maiatza hurbiltzen den heinean, Pentekosteak ere ate joka daude. Hilabeteetako lanaren ondoren, Jai Batzordeak dagoeneko prest dauka aurtengo jaietarako egitaraua, eta, berau aurkeztu asmoz, prentsaurrekoa eskaini dute eragile ezberdinetako ordezkariek.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- …
- hurrengoa ›
- azkena »