Bazkidetza kanpaina egiten ari da Berener, herritarrak Berenerrera batu eta instalazioen onuradun izan daitezen. San Martin eskolan eta Osintxun eguzki-plakak jarriko ditu Berenerrek, eta autokontsumo partekatua egin ahal izango dute instalazioetara batzen direnek.

Hori horrela, Mizpildi 2ko bulegoa (Ehundurena) zabalik egongo da honako egunetan, herritarrak bazkidetzeko eta interesatuen zalantzak argitzeko:
● Ekainak 30 (18:00-20:00)
● Uztailak 7 (18:00-20:00)
● Uztailak 14 (18:00-20:00)

Horrez gain, uztailaren 2an, 19:00etan, Agorrosinen bilera irekia egingo da, instalazioen eta autokontsumo partekatuaren inguruan informatzeko.

Bergarako etxeetan eskuorriak banatu dira, instalazioen berri emanaz. Eskuorri horietan bazkidetzeko inprimakia ere badago, eta interesatuek bazkidetza-inprimakia entregatu ahal izango dute honako lekuetan:
● Udaletxean
● Liburutegian
● Agorrosinen