Bergarako Udalak abian jarri du itzultzaileen lan poltsa eratzeko prozedura

Itzulpen beharrei aurre egiteko, Bergarako Udalak itzultzaileen lan poltsa osatzeko prozedura abian jarri du.

Oposizio bidezko deialdia izango da, azterketa praktiko batez osatua. Eskaerak udal webgunetik aurkeztu beharko dira, telematikoki lan eskaintzen ataritik ( https://bergara.eus/eu/node/20185 ), 2025eko urtarrilaren 7tik 2025eko urtarrilaren 10era arte.

Azterketa eguna 2025eko urtarrilaren 17an izango da. Informazio osagarria lan eskaintzen atarian dago eskuragarri.

Bergarako Udalak eta ostalariek elkarbizitza sustatzeko kanpaina abiatu dute

Bergarako Udalak, udalerriko erdiguneko ostalariekin elkarlanean, kontzientziazio zibikoko kanpaina berri bat jarri du abian, kaleak garbiago eta zainduago mantentzeko helburuarekin. Ikuspegi positibo eta konstruktibo batetik, ekimen honen helburua da bezeroek baxera –edalontziak eta platerak bezala– tabernetara itzultzea, kaleetan utzi beharrean.

San Pedro kalea berriro zabaldu da trafikoarentzat

Bergarako San Pedro kalea ostegun honetan ireki da berriro ibilgailuentzat, eraikinean segurtasun lanak egin ostean. Kalea itxita egon da abenduaren 10ean teilatu batetik harri bat erori zenetik, Udalak segurtasun distantzia handitu eta trafikoa moztu baitzuen.

Udalak eraikineko jabeei segurtasun neurriak ahalik eta azkarren hartzeko eskatu die. Lan horiek amaituta, kalea berriro zabalduko da ostegun honetan, ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak normaltasunez berrezarriz.

Bergarako Udalak eta Berener Kooperatibak energia trantsiziorako elkarlana indartu dute

Energiaren garestitzeak eta larrialdi klimatikoaren erronkek azken urteetan eragin nabarmena izan dute gizartean. Horri erantzuteko, Bergarako Udalak eta Berener herri kooperatibak lankidetza marko bat ezartzeko urratsak egin dituzte, energia burujabetzaren eta trantsizio ekosozialaren bidean. Horren adibide da astelehen honetan ospatutako osoko bilkuran onartutako adierazpena.

Kirol Zerbitzuko Ohorezko Abonatu Txartela sarien izen ematea ireki du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak jakinarazi du 2024an ere banatuko direla Ohorezko Abonatu Txartela sariak, herriko kirolaren alde egin duten edo egiten ari diren pertsonak aitortzeko. Sari hauen bidez, kirol arloan egindako lana, konpromisoa eta lortutako emaitzak eskertu nahi dira.

Egunotan banatuko du Bergarako Udalak 2025erako udal egutegi berria

Aurten ere, Bergarako Udalak herritarren argazkiekin osatutako egutegia argitaratu du, eta egunotan hasiko dira banatzen.

Banaketa etxe guztietara egingo da, eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzea, kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal denean, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, atarian utziko dira multzoan. Horregatik, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.

Debagoieneko garraio publikoa hobetzeko aukera gal ez dezala eskatu diote eskualdeko Udalek Aldundiari

Bergarako alkate Gorka Artolak, Debagoieneko gainontzeko alkateekin batera, dei egin dio Gipuzkoako Aldundiari autobus zerbitzuaren emakida berria lantzeko aukera galtzen ez uzteko. Azken urteetan jasotako kexa eta eskaerak ikusita, eskualdeko alkateek ondorioztatu dute garraio publikoak ez diela behar bezala erantzuten herritarren mugikortasun-premiei. Egoera horren aurrean, Debagoieneko alkateek elkarlanerako prestutasuna erakutsi dute, eskualdearen mugikortasun publikoa nabarmen hobetzeko helburuarekin.

Pentekoste Pazkuetako egitarau zaharrak ikusgai jarri ditu Bergarako Udal Artxiboak

Udal Artxiboan paperean dauden Pazkuetako hainbat programa digitalizatu dira, eta dagoeneko eskuragarri daude Udal Artxiboko web orrrian; Materiale historikoa atalean, "Bergara 1936ko gerratik aurrera" aldian.

Hemen ikus ditzakezu: https://www.bergarakoartxiboa.eus/eu/node/529693

Bergarako komertzioetarako Gabonetako Erakusleihoen Jokoa aurkeztu dute

Bedelkar merkatarien elkarteak, Beart arte elkartearekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean, Gabonetarako Erakusleihoen Joko berria jarri du abian, ostegun honetan prentsaurreko bitartez aurkeztu ostean.

Ekimen honen bidez, azken urteetako lehiaketetan partaidetzaren beherakadari aurre egin nahi zaio. Helburu nagusia sormena eta komunitatearen parte hartzea bultzatzea da, merkataritza giroan dinamismo berria txertatuz.

‘Marco’ filmeko Aitor Arregi zuzendariak solasaldia eskainiko Seminarixoan du igande honetan

Asteburu honetan ‘Marco’ filmea eskainiko da Bergarako Seminarixoan. Hala ere, igandean, gonbidatu berezi bat izango da Seminarixoan, izan ere, filmaren ostean, Aitor Arregi pelikularen zuzendariak solasaldia eskainiko du bertan.

Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariek zuzendutako film honek arrakasta handia izan du, eta horren adibide dira 2024ean Veneziako festibal entzutetsuan Film Onenari jasotako saria edota 2024eko Forqué Sarietan Eduard Fernandezek jasotako Interpretaziorik Onenari saria.

Orriak