Erramu Zapatuan artisautza, elikagai eta bestelako postuak jartzeko eskaerak aurkezteko epea ireki da
Bergarako Udala-k Al, 2025-02-17 12:14-n bidalia
Erramu Zapatuan, apirilaren 12an, artisautza, elikagai eta bestelako postuak jarri nahi dutenek martxoaren 5era arte (egun hori barne) aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.
Postuak San Martin plazan, Ibargarai kalean, Seminarioko patioan eta Simon Arrieta plazan jarriko dira, 08:30etik 14:30era.
Tramitaziorako informazio osoa, oinarriak, inprimakiak, etab: https://www.bergara.eus/eu/node/20301
Amaia Zubiriak jasoko du Monzon-Ganuza 2025 saria
Bergarako Udala-k Al, 2025-02-17 11:41-n bidalia
Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak ekainera arteko egitaraua aurkeztu du
Bergarako Udala-k Og, 2025-02-13 08:57-n bidalia
Martxoa hasieran hasiko dira Barrenkale berrurbanizatzeko obrak
Bergarako Udala-k Og, 2025-02-13 08:37-n bidalia
Bergarako Udalak Barrenkale kalearen urbanizazio proiektuari hasiera emango dio martxoaren 3an. Lanak Zubieder enpresa esleipendunak gauzatuko ditu, 1.447.382,65 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne). Helburua da kale osoaren azpiegiturak berritu eta irisgarritasuna bermatzea, bizilagun eta merkatarien ongizatea lehenetsiz.
Bergarako Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena ospatuko da otsailaren 21ean
Bergarako Udala-k Ar, 2025-02-11 19:43-n bidalia
Otsailaren 21ean izango da Bergarako hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia Seminarixoan, arratsaldeko 19:00etan. Maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta Bergaran Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaikakoa aurkezteko ekimen publikoa egingo da datorren ostiralean.
FCC-FEX elkarteak eta Bergarako Udalak 2025erako hitzarmena berritu dute
Bergarako Udala-k Ar, 2025-02-11 08:52-n bidalia
Bergarako FCC – FEX elkarteak 25.000 euroko dirulaguntza jasoko du 2025ean, urtarriletik abendura bitartean, Bergarako Udaletik. Laguntza honek elkarteak torlojugintza eta lotura teknologikoen inguruan sustatzen dituen ekimen eta proiektuei jarraipena emateko balioko du, tokiko garapen ekonomikoa eta berrikuntza indartuz.
Bergarako Udalak 2025eko Aurrekontuak onartu ditu
Bergarako Udala-k Al, 2025-02-10 21:21-n bidalia
Bergarako Udalbatzak 2025erako aurrekontuak behin betiko onartu berri ditu astelehen honetan ospatutako ezohiko plenoan. Aurrekontu hauek, 38,5 milioi eurokoak, Legealdi Planaren helburu estrategikoak gauzatzeko eta udalerriaren ongizatea sustatzeko bide nagusia izango dira. Aurreko urtearekin alderatuta, %14ko igoera izan dute, eta honi esker, bergararrei zuzenduriko proiektu eta zerbitzu asko garatuko dira datozen hilabeteetan.
Koldo Eleizalde Lehiaketaren edizio berria martxan da
Bergarako Udala-k Al, 2025-02-10 08:10-n bidalia
Enpresarek eta Bergarako Udalak 2025erako hitzarmena berritu dute
Bergarako Udala-k Or, 2025-02-07 13:16-n bidalia
Irunen gertatu den erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Or, 2025-02-07 09:47-n bidalia
Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, otsailaren 7an, ostiral honetan, 18:30ean, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- …
- hurrengoa ›
- azkena »