2023. urteko urtarrilaren 9an hasitako birgaitze lanak amaituta, bihar, maiatzak 5, goizean zehar zabalduko da Masterreka kalea trafikora.

Zubieta eta Masterreka kaleetan urte luzez jarduketarik egin gabe egon ostean, 2022. urte hasieran hasi ziren bi kaleak birgaitzeko lanak. Hiru fasetan egin dira, lehen biak Zubietan eta hirugarrena Masterrekan.

Besteak beste, zorua berritzearekin batera, espaloiak zabaldu egin dira, eta irisgarriagoak egin.

Hasiera batean lanak 18 hilabetetan egitea aurreikusi bazen ere, ez da aparteko arazorik sortu, eta kalea ixteko erabakiak eta trafikoa birbideratzeak, ahalbidetu du lanok lehenago amaitzea, eta Pentekosteetarako amaituta egotea. Trafikoa 2021. urtean antolatua zegoen eredura bueltatuko da orain.

 

Arloa: