Bergarako Udala-k Og, 2023-01-12 16:10-n bidalia
Landa-eremuetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta ingurumena zaintzeko 2022. urterako ezarri diren diru-laguntza programen deialdia argitaratu da. Urtero ematen ditu Udalak Laguntza hauek. Eskaerak udaletxeko B@Z Bergararren Arreta Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta, edo internet bidez beheko loturei jarraituta egin daitezke.
Eraikinen kanpoaldeko argi-puntuen energia-kontsumoa finantzatzeko diru-laguntza. Baserri-auzoetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean jarritako argi-puntuen energia-kontsumoa finantzatzeko diru-laguntza. Laguntza honen helburua da eraikinaren sarrera nagusia argiztatzea, eta baita berari atxikitakoak eta bertarako sarbideak.
Putzu septikoak garbitzeko diru-laguntzak. Banakako ebaluazioaren erregimenean, baserrien saneamendu-instalazioen higienizazioa eta asepsia finantzatzeko diru-laguntza. Laguntza honen helburua da ingurumena zaintzea.
Ur-azpiegitura egiteko edo berritzeko diru-laguntzak. Banakako ebaluazioaren erregimenean, baserri-auzoetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinetan, eta betiere udal-sareari lotuta ez daudenean, ur-horniduraren azpiegitura bat sartzeko edo berritzeko lanak finantzatzeko diru-laguntza. Laguntza honen helburua da ur-hornidurarako sare publikoa iristen ez den landa-guneetan ur hornidura bermatzea.