Zubieta eta Masterreka kaleak biziberritzeko lanak aurreikusitakoaren arabera egiten ari dira. Hiru fasetan banatuta -lehenengo biak Zubietan eta hirugarrena Masterrekan- 2022ko urtarrilaren 17an hasi ziren eta guztira 18 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Une honetan Zubietako bigarren fasea lantzen ari dira, eta Gabonak baino lehen amaitzea espero da. Beste lan batzuk egin behar dira kale bereko 2. eta 4. zenbakietako aurreko zatietan, eta, beraz, aldi berean egingo dira. Azaroaren 24an hasiko dira, eta aurreikusi da hiru astetan amaitzea. Lanak egin bitartean oinezkoen bidea moztuta egongo da.

Masterreka kaleko obren prestatzea ere datozen egunetan egitea espero da. Baina, urtarrilaren 9ra arte kale honetako obrekin ez hastea erabaki da. Obrak eten egingo dira Gabonetako asteetan, herritarrek ez ditzaten jasan obraren beraren eta ibilgailuen trafikoaren aldaketak. Hasiera batean, eta eguraldiak laguntzen badu, Zubieta kalean falta diren asfaltatze eta margotze lanak egingo dira, eta ondorioz trafikora zabalduko da.

Udalak abenduan bilera informatibo bat egitea aurreikusten du, lanek inguruko biztanleengan eta haien mugikortasunean izango duten eragina azaltzeko, baita sor daitezkeen zalantza edo galdera guztiei erantzuteko ere.

Arloa: