Bolua auzoko lau igogailuetara sartzeko pasabideetan uztailean hasitako mantentze eta konpontze lanak amaitu dira. Eskubanda berriak jarri dira eta argiteria aldatu egin da. 

Erdoilduta zeuden burdinez egindako baranda zaharrak, eta horiek altzairu herdoilgaitzez egindakoekin ordeztu dira. Modu horretan mantenuan diru gutxiago gastatu beharko da aurrerantzean. Orain hamahiru urte jarritakoak ziren ordeztu diren barandak. 

Segurtasunagatik behin baino gehiagotan itxi behar izan dira pasabideak, eta hortaz, baita igogailuak ere. 

Argiteriari dagokionez, orain arte zeuden argiak LED motakoengatik aldatu dira. Modu horretan, Bergarako Udalak energia kontsumoa murrizteko duen konpromisoari jarraitzen zaio, jasangarritasunera urratsak emanez. 

“Construcciones Zubieder SL” enpresari esleitu zitzaizkion lanak. 178.891,14 euroko (BEZ barne) kostua izan dute.

Arloa: