Bergarako Udala-k Al, 2025-03-03 10:34-n bidalia
Bergarako Udalak eta herriko elkarte ezberdinek Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu den egitaraua aurkeztu dute. Martxoaren 8aren bueltan, hainbat ekintza antolatu dira, herritarren parte hartzea sustatzeko eta berdintasunaren aldeko aldarria kalera eramateko.
Ekintzen artean, martxoaren 3an, pentsiodunen mugimenduak agerraldi bat egingo du San Martin plazan, emakumeentzat herri ekimen legegileak dituen onurak aztertzeko. Halaber, martxoaren 6an, Ana Goitiaren “Katana” bakarrizketa izango da Seminarixoan.
Emakumeen Nazioarteko Eguna bera, martxoaren 8an, manifestazioarekin eta ekitaldi berezi batekin ospatuko da. Martxanterak eta Oñeztuak Bergarako talde feministek deitutako mobilizazioa San Martin plazatik abiatuko da 13:00etan.
Bestalde, martxoaren 7an La Furia musikariak kontzertua eskainiko du Seminarixoan, 21:30ean, eta sarrerak 8 eurotan eskuratu ahal izango dira. Martxoaren 9an, Emakumeen Mundu Martxaren VI. Nazioarteko ekintzaren hasierako ekitaldia ospatuko da, herri subiranotasuna eta bizitza duina aldarrikatuz. Jardunaldian musika, kalejira, ipuinak eta bazkari herrikoia egongo dira.
Egitaraua osatzeko, Bergarako Emakume Artisten IX. erakusketa otsailaren 28tik martxoaren 9ra arte egongo da ikusgai Aroztegi Aretoan, eta martxoan zehar hainbat antzezlan eta zinema emanaldi eskainiko dira Seminarixoan.