Aukeran dantza konpainiaren “Geltokia” emanaldia irailaren 12an (sarrerak aldez aurretik salgai)

 

Aukeran dantza konpainiaren Geltokia emanaldi berria ikusteko aukera izango da, irailaren 12an, ostirala, gaueko 22:00etan udal pilotalekuan.

 

Sarrerak aldez aurretik erosi daitezke 16€tan http://www.bibe.me/event/100  helbidean  edo Pikupen bertan 15€tan http://www.pikupe.com. Emanaldi egunean leihatilan bertan izango dira salgai 16€tan.

 

Abuztuaren 6an lehen eguazteneko azoka, marmitako dastaketa eta "Morau" taldea Oxirondon

Datorren eguaztenean, abuztuaren 6an, hileko lehen eguazteneko azoka egingo da Oxirondon. Betiko moduan, arratsaldeko seietan hasi eta bederatziak arte iraungo du.

 

Gainera, azokaren inguruan bi ekimen antolatu dira

            Zazpi eta erdietan marmitako dastaketa Oxirondon bertan

            Zortzietan “Morau” taldearen kontzertua Usondo Parkean

 

 

Udalak San Antonioko 4 eta 6 eraikinak erosiko ditu eta 2, 4 eta La Flor irail erdirako botako

Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean ordenazioz kanpo dagoen San Antonio 4 eta 6 eraikinak erostea erabaki du Udalak, uztailaren 21ean eta 28an egindako Udalbatzako bileretan. Honenbestez, aurrez erositako alboko San Antonio 2 eta 10 eraikinen eta aurrean dagoen San Antonio 1 eta atxikia duen “La Flor” deituriko eraikinen erosketei eransten zaizko erosketa berri hauek.

 

Orriak